kokleako inplantearen nazioarteko eguna

Kokleako Inplantearen Nazioarteko Eguna Dakizuenez, zezeilaren 25a Kokleako Inplantearen Nazioarteko Eguna da. Bizi dogun Covid-19ak sortarazitako pandemiak mundua goitik behera aldatu dau. Ahaztu ezingo dogun urte luze bezain gogor honetan, bizitzeko ohiturak, hartu-emonak … eraldatu egin behar izan doguz. Guztiok jasan behar izan dogun egoera izan da hau. Horregaitik aurtengo ikurra maskara izango da. Inguruan izan doguzan aldaketak guztiontzat oso nabarmenak izan badira, zer esanik ez, entzuteko desgaitasuna daben pertsonentzat. Egoera honek, komunikazioa oztopatzen daben hainbat arazo sortu dau eta nabariena, maskara jantzi behar izatearenaizan da ( osasun egoera kontuan izanda, beharrezkoa eta justifikatua). Maskara gehienak opakuak izaten dira, beraz, ezpainak irakurtzeko zailtasuna areagotu egingo dabe. Egoera honeek, entzuteko desgaitasuna daben pertsonei asko sufriarazi deutsiela gogoratu behar dogu. Hortaz, lagun honeen egoera eta izaten dabezan oztopoak kontu