Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren Nazioarteko Eguna
Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren Nazioarteko Eguna Urtero ospatzen da maiatzaren 17an Hohomofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Egun honen helburua, pertsona honeek lehenespen sexual ezbardina izateagaitik, hau da, homosexuala, transexuala, bisexuala edota lesbiana izateagaitik jasotzen daben diskriminazioa salatzea da. Aurtengo kanpainaren leloa hauxe da : “alkarrekin: eusten, laguntzen, osatzen!”. Homofobia berba, pertsonek jasaten daben diskriminazioari edota errefusari esaten jako, euren lehenespen sexuala gizarteak edota erlijioak ezarri dauanetik urrun dagoalako. Bestalde, transfobia edota bifobia berbek, pertsona batzuek transgeneroekiko, hots, bisexual deitutakoei beldurra edota onarpen eza esan nahi dabe. Hau da, ohiko generora egokitzen ez diranekikoa Gizarte mailan homosexualitategaz erkatuz, bai transexualitatea, bai bisexualitatea gitxiago onartzen da. Gainera, honek guztiak, pertsona honeei sufrimendua eragin eta zoritxarreko bizitza ekarr...