Mezuak

EMOZIOAK etiketa duten argitalpenak ikusgai

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna

Irudia
https://www.youtube.com/watch?v=He60I5P30eU https://www.youtube.com/watch?v=Kdn3_jaP0Ro   Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna 2000. urtean, NBEko Batzar Nagusiak zemendiaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ezarri eban. Hainbat gobernu, nazioarteko erakunde eta GKE, gizarteak emakumeenganako indarkeriaren kontra jarduerak prestatu, sustatu eta eskua hartzeko kontzientzia hartzen gonbidatu ebazan. 1981. urtetik emakumeen eskubideen aldeko militante eta aktibistek, zemendiaren 25a genero indarkeriaren kontrako oroitzapen eta protesta egun egokia zala ikusi eben. Izan be, data hau “Mirabal ahizten memoria” sustatzeko aukeratu zan. Dominikar Errepublikako hiru ahizta aktibista honeek, 1960an erail ebezan Rafael Trujillok gobernantearen aginduz. Munduan, gaur egun oso garrantzitsua dan egun honek, emakumeenganako eta umeenganako indarkeria gaia biziki zabaldu dau. Azken baten, egoera hau erasotzaileek daben zigorgabetasunagaitik dala ...

Memoria Transexualaren Nazioarteko Eguna

Irudia
 Memoria Transexualaren Nazioarteko Eguna Zemendiaren 20an ospatzen da Memoria transexualaren Nazioarteko Eguna. Egun honen helburu nagusia, transfobia edota talde konbentzionala ez dan talde bateko partaide zein transexuala izateagaitik hil dabezan pertsona guztien oroitzapena sustatzea izango da. Pertsona transexuala sexu aldaketa egitea erabakitzen dauana izango da, bai ebakuntza eginez, bai organo genitalen aldaketa egin barik, sentitzen dan edota izan nahi dauan pertsona izateko, hormona bidezko terapia hartuko dauana. Ohikoa izaten da pertsona transexualak kanpo itxuragaz gustura ez sentitzea, ezta euren genitalakaz be. Ondorioz, sarritan egiten dira ebakuntza edota hain gogorrak ez diran beste tratamendu batzuk. Transfobia, transgenero moduan ezagutzen doguzan eta oso konbentzionalak ez diran lehenespen sexuala dabenekiko jarrera eta portaera ezkorra adieraziz, pertsona batzuek daben sentimendua da. Begoñazpi Ikastolak be, nahiz eta mundu mailan egun ofiziala ez izan, ageria...

Umearen Nazioarteko Eguna

Irudia
https://www.youtube.com/watch?v=qeMlibDuvEg  Umearen Nazioarteko Eguna Hainbat arrazoi dala eta, zemendiaren 20a umeentzat egun garrantzitsua da. Egun honetan, 1954. urtetik hona Umearen Eguna ospatzeaz gain, 1959an ezarritako umeen eskubide unibertsalaren deklarazioa be ospatzen da. Gainera, egun honetan 1989an Nazioarteko Tratatu unibertsalena eta garrantzitsuena dan Umeen Eskubideen Konbentzioa onartu zan. Egun ospatzen dan Umearen Nazioarteko Eguna, gizartea eta eskola, garai hau zein garrantzitsua dan zein berreskuratzen ez dan eta umeen garapenean ezinbestekoa dan sasoiaz kontzientzia hartzeko aldarrikapena da. Azken baten, edozein herritan jaiota be, garai honetan umeak babestuta, seguru, osasuntsu eta hezkuntza jasotzen egotea lortu behar da. Umeen Eskubideen Konbentzioak, zenbait eskubide ezarri ebazan, besteak beste, bizitzeko, osasuna izateko, hezkuntza izateko, jolasteko, familian bizitzeko, indarkeriatik babestuta egoteko, diskriminaziorik ez izateko eta euren iritzia ...

Eskola Jazarpen eta Indarkeriaren Nazioarteko Eguna

Irudia
  https://www.youtube.com/watch?v=Bcxeuco4u4E  https://www.youtube.com/watch?v=i5RYdTKdwmk  Laburmetraia : No juegues conmigo , https://www.youtube.com/watch?v=tIn4m5Tb8KA  Eskola Jazarpen eta Indarkeriaren Nazioarteko Eguna Zemendiaren lehenengo eguenean, urtero, Eskola Jazarpen eta Indarkeriaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, ciber jazarpena barne dagoalarik. Egun honen helburua, mundu osoan eragin handia dauan eta arazo psikologiko asko sortzen dauan gaitz honi helduz, umeen aurkako indarkeriari aurre egitea da. Jazarpena edo bullinga ikasle bati edo gehiagori egiten jakon erasoa da, batzuetan ahoz eginiko erasoa izaten bada be, beste batzuetan, erasoa fisikoa izaten da, normalean, arrazoi barik emoten da edota kanpotik begiratuta, behintzat, horixe emoten dau. Hitzez desbardinak izan arren, eskola jazarpena eta ciberbullinga estu-estu lotuta egoten dira. Azken baten, eskola -jazarpena eskolan egiten da eta ciberbullinga sareetan eta teknologia bidez (eskuko telef...

dislexiaren mundu eguna

Irudia
 Dislexiaren Mundu Eguna Dakizuenez, Dislexiaren Nazioarteko Eguna, urriaren 8an ospatzen da. Eskola garaian dagozan umeek pairatzen daben trastornorik ohikoena dislexia izaten da. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME), munduko biztanleen % 10i eragiten deutso, beraz, gizartea honetaz jabetzea eta kontzientziatzea izango dogu xede. Dislexia, ikasketaren trastorno zehatza da, jatorria neurobiologikoa danez, sarritan izaten da herentziazko gaisotasuna. Trastorno honek oinarrizko eta beharrezkoak diran hainbat arlotan dau eragina, esaterako, irakurmenean eta idazmenean. Gainera, aurrekoaren ondorioz, eskola adinean dagozan ikasleengan eragin handia izango dau, nagusien kasuan, ordea, lan jardueran izan daike eragina. Hiru dislexia mota ematen dagoz: · Dislexia fonologikoa: ezezagunak diran berbak irakurtzeko orduan , berbak moldatzean datza. · Azaleko dislexia: gehienetan umeek jasaten dabe, ezezagunak diran berbak eraldatzean eta irakurtzeko zailtasunak izatean datza. · Dislexi...

Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren Nazioarteko Eguna

Irudia
 Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren Nazioarteko Eguna Urtero ospatzen da maiatzaren 17an Hohomofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Egun honen helburua, pertsona honeek lehenespen sexual ezbardina izateagaitik, hau da, homosexuala, transexuala, bisexuala edota lesbiana izateagaitik jasotzen daben diskriminazioa salatzea da. Aurtengo kanpainaren leloa hauxe da : “alkarrekin: eusten, laguntzen, osatzen!”. Homofobia berba, pertsonek jasaten daben diskriminazioari edota errefusari esaten jako, euren lehenespen sexuala gizarteak edota erlijioak ezarri dauanetik urrun dagoalako. Bestalde, transfobia edota bifobia berbek, pertsona batzuek transgeneroekiko, hots, bisexual deitutakoei beldurra edota onarpen eza esan nahi dabe. Hau da, ohiko generora egokitzen ez diranekikoa Gizarte mailan homosexualitategaz erkatuz, bai transexualitatea, bai bisexualitatea gitxiago onartzen da. Gainera, honek guztiak, pertsona honeei sufrimendua eragin eta zoritxarreko bizitza ekarr...

Bullying eta Eskola Jazarpenaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Irudia
 Bullying eta Eskola Jazarpenaren Aurkako Nazioarteko Eguna Dakizuenez, maiatzaren 2an Bullying eta Eskola Jazarpenaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egunaren helburua, mundu mailan ume zein gazteek jasaten daben bullying eta eskola-jazarpenaz kontzientzia hartzeaz gain, hainbat tresna sortzea be izango da. Arrisku honetaz kontzientzia hartzea eta hainbat metodologia sortzea xede izanik, zenbait gobernuz kanpoko erakundek eta guraso alkartek hautatu eben data hau. Azken baten, eskolatan sortutako indarkeriari aurre egitea eta protokoloak sortzea gura eben. Ikurtzat, purpura koloreko lazua hartu eben. Bullyinga edo eskola-jazarpena beste pertsona bati, une batez zein luzaroan, min edota kaltea eragitea izango da. Erasotzeko modu hau pertsona batek edota gehiagok bere bardinakaz eragin daike, denboran luzatuz gainera. Erasotutako pertsonak mehatxuak, intimidazioa, manipulazioak edota eraso fisikoak jasan ahalko dauz. Hori dala eta, Begoñazpi ikastolak egun honekin bat egingo...

Pentsamendu Baikorra

Irudia
  Pentsamendu baikorraren garrantzia Pentsamendu baikorrak ez dau errealitatea ikusten ez dogula esan gura, ezta gertaera gatxak ikusten ez doguzala be. Pentsamendu baikorrak, egoera gatxei baikor eta egoki aurre egiten deutsegula esan nahiko dau, hau da, onena gertatuko dala uste izango dogu,  ez txarrena. Pentsamendu baikorra, normalean, barne alkarrizketagaz hasiko da. Barne alkarrizketa hau, burmuinetik etengabe pasatzen diran pentsamenduek eta ideiek osotuko dabe. Dakigunez, pentsamendu automatiko honeek, baikorrak edo ezkorrak izan daitekez. Barne alkarrizketa honen zati bat, logikatik zein arrazoitik etorri daiteke eta beste atal bat, informazio faltagaitik, uste dogun ideia desegokiengaitik.    Hainbat ikerketak erakutsi deuskuenez, baikortasuna edo ezkortasuna bezalako nortasunaren zenbait arlok, zerikusi handia dabe osasunean zein pertsonen ongizatean. Baikortasunarekin bat datorren pentsamendu positiboa, ezinbestekoa izango da estresaren kudeaketan, osasun...

Ikasturte barrirako prest!!!

Irudia

Orientazio emozionala: Egoera honetatik batera urtengo gara!

Orientación emocional: ¡Saldremos juntos/as de esta situación!

Emozioak: Lur eta Ilargiren lagunak!

H.H. 2 - Maiatzak 12

Irudia
9:00-10:00     Gosaria  eta higiene  pertsonala   //  Desayuno e higiene personal     Eguna hasteko, gosariari behar duen garrantzia emango diogu, egun hauetako egoera aprobetxatuko dugu familian eta lasaitasunez eramateko aurrera.         Ondoren, norbanako higienearen ordua izango da. Nahiz eta etxetik ez irten oso garrantzitsua da garbitasuna zaintzea eta kaleko arropa erabiltzea normaltasun giroa emoteko egoera honi.         Para empezar el día, le daremos al desayuno la importancia que se merece, y además aprovecharemos la situación de estos días para hacer lo en familia y con calma.        Después, será el turno de la higiene personal. A pesar de no poder salir de casa, es importante cuidar la higiene y vestirse con ropa de calle para tener una mayor sensación de normalidad.                 10:00-11:00     Balkoira   edo   leihora   irten  +  eguneko   planifikazioa  //   Salir al balcón...