Irailaren 26a, Gorren Nazioarteko Eguna

Irailaren 26a, Gorren Na zioarteko Eguna Pertsona Gorren Nazioarteko Federazioak, iraileko azken domeka Gorren Nazioarteko Eguna izendatu eban. Egun honen helburu nagusia, gizartean sentsibilizazioa sortzea eta pertsona gorren beharrizanak salatzea da, azken baten, pertsona gorren inklusioa lortu nahi baita. Espainian, aldiz, egun hau, iraileko azken bariku edota zapatuan ospatzen da maiz. Egun honen xede nagusienetako bat, entzumen arazoak dabezan pertsonei arazoa ahalik eta arinen antzematea da, batez be hipoakusia (entzumen galera) dabenen kasuan. Horretarako hainbat programa sortu eta martxan jartzea proposatzen dabe, haurren diagnostikoak arinago egin daitezan eta medikuek sendabidea zein neurriak hartzeko gaitasuna izan dagien. Munduan 466 milioi pertsonak dau entzumen-urritasunen bat, honeetako askok ez dau sendatzerik baina ikerketek dinoenez, diagnostiko arin bat eginez gero, kasuen % 60 osatuko litzateke. Begoñazpi ikastolak, egun honegaz bat egin nahi dau. En