Mezuak

OROKORRA etiketa duten argitalpenak ikusgai

indarkeriarik gabeko nazioarteko eguna

Irudia
  Indarkeriarik Gabeko Nazioarteko Eguna Nazio Batuen Erakundeak (NBE), urriaren 2a Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izendatu eban. Egun hau Mahatma Gandhiren omenean ezarri zan, bera izan baitzan indarkeriarik gabeko mugimendu baten oinarrituta, Indiaren indepentzia lortu ebana. Gandhik hauxe esaten eban: “ Indarkeriarik gabeko mugimendua da munduan dagoan indarrik handiena, hau gizakiaren irudimenak sortu daikean armarik boteretsuena baino indartsuagoa da”. Egun honen helburua munduan tolerantzia, ulermena eta bakea aldarrikatzea da. Izan be, munduan 1,6 milioi pertsona hiltzen da urtero hainbat indarkeria eraso jasanik, besteak beste, arrazakeria, generoa, erligioa edota homofobia kasuak baita indarkeria kriminala pairaturik be. Dana dala, indarkeria kasu honeek ez dira hildakoak bakarrik izango, bortxaketak, jazarpenak, hitzezko erasoak… be indarkeria izango baitira. Indarkeriak, azken aldian, itzelezko gorakada izan dau gizartean. Egun, munduan heziketa handiagoa bada b...

Bakearen Nazioarteko Eguna

Irudia
 https://www.youtube.com/watch?v=T-1_K749Nic Irailaren 21a, Bakearen Nazioarteko Eguna 1981. urtean erabaki eban Nazioarteko Batasun Elkarteak (NBE) egun hau izango zala Bakearen Nazioarteko Eguna. Egun honetan, nazio eta herri bakoitzeko bakearen idealak ospatuko dira batez be, gizarte garapenean eta garapen ekonomikoan bultzakada sartu nahian. Honeexek dira hainbat arlotan landu beharreko eremuak: pobrezia, heziketa, osasuna, elikadura, klima-aldaketa... 2001. urtean Batzar Nagusiak, indarkeria gabeko eguna eta erasoak gelditzeko eguna ezarri eban. Egun hau giza eskubideen adierazpenean oinarrituta dago, hain zuzen be, hirugarren artikuluan hauxe diño: “guztiok dogu bizitzeko, askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea,” bide batez,munduan askatasun, justizia eta bakerako oinarriak ezarriz. Begoñazpi Ikastolak egun honekin bat egiten dau, izan be, garai honetan bakean bizitzeko eskubidea ezinbestekoa danez, mundu osoan aldarrikatu nahi dogu. Munduko hainbat lekutan bakeak egia ...

Giza eskubideen eguna

Irudia
  Giza Eskubideen Eguna Abenduaren 10a Giza Eskubideen Eguna da. Horregaitik da egun hau, munduko gizaki guztiok doguzan eskubideak aldarrikatzeko eta ospatzeko eguna. Beraz, egun honen helburu nagusia, guztiontzako eskubideak defendatzea eta bermatzea izango da. Giza Eskubideen Eguna, 1950ean NBEk sortu eban giza eskubideen mundu mailako deklarazioan. Hortaz, eskubide honeek, arraza, erlijioa, maila soziala, herritartasuna… kontuan izan barik, guztiok izan behar doguzan eskubideak dira. Dana dala, oraindik orain, munduko herrialde guztietan ez dira giza eskubideak bermatzen, besteak beste, hirugarren munduko hainbat lurraldetan giza eskubideak errespetatu be ez dira egiten. Gainera, bertako herritarrek askotan, beste toki batzuetako herritarrek baino bizi-baldintza txarragoak izaten dabez. Izan be, maiz lagun honeen bizi-baldintzak lehen munduko lurralde zein enpresen erantzukizun izaten dira. Beraz, giza eskubideak beteko balira, ez litzatekela holango egoerarik gertatuko az...
Irudia
  Urriaren 15a, herriarteko Makila zuriaren eguna Urriaren 15ean ospatzen da mundu osoan zehar, egun honen helburua pertsona itsuek daukiezan oztopoak zuzentzea eta hauek salatzea da, izan ere oztopo hauek beraien autonomia murrizten du eta gizarte integrazioan arazo larria sortzen dituzte.   Egun hau 1980tik ospatu egiten da eta itsutasun maila daukaten pertsonei buruz sentsibilizatzeko sortu zuen munduko itsuen elkarteak. Makila zuria, ikusmen ezgaitasun bat daukezan nazioarteko sinbolo batean bilakatu da, eta aniztasuna, integrazioaren eta aukera parekatuen ikurra da. Munduan 1300 milioi pertsona daukiez ikusmen ezgaitasun ezberdinak, batzuk besteak baino larriagoak dira, batzuk tratamendua dute eta beste batzuk ez. Egun honek garrantzia eman nahi dio honelako ezgaitasunak dituzten pertsonei eta pertsona hauen egunerokotasunean daukien zailtasunak eta murrizpenetan izan nahi du eragina. Ikastolak bere elkartasun adierazpena eman nahi dio makila zuriaren egunari eta ...
Irudia
  Urria k 10a, osasun mentalaren eguna 1994. urtetik ospatzen da Osasun mentalaren nazio arteko eguna mundu osoan zehar Urriaren 10ean, Egun honen helburua osasun mentalaren garrantziaz informatzea eta gaixotasun mental ezberdinei buruz informatzea eta laguntza eskaintzea de bere helburu nagusia. Osasun mentala ezin bestekoa da bizitza egokia izan ahal izateko, eta benetan osasuntsu egon ahal izateko. Aurten, Covid 19aren egoera dela eta, aurten sekula baino garrantzi handiagoa dauka, egoera berria dela eta hainbat gaixo, tratamendu barik geratu bai direlako eta egoera berrian pertsonak tratatzeko modua asko aldatu delako, musukoen erabilera dela eta, modu telematikoan atenditu   behar dutelako, eta abar arazo direla eta. Pandemia egoera hau gizartean sortutako arazoak ere garrantzi handia izango ditu pertsona guztien osasunean eta beraien osasun mentalean. Pertsona asko gaixotuko dira eta arazo mental hauek kudeatzeko zailtasun asko izango dira egoera dela eta. Aurten...
Irudia
  Urriak 8a, Ikusmenaren eguna 2000. urtetik ospatzen da ikusmenaren eguna, ikusmenaren eguna urriaren bigarren eguenean ospatzen da urtero. Data hau Osasunaren Erakunde Mundiala (OEM) ipinitakoa da, eta egun honen helburua ikusmenaren arazoei buruz, terapiei buruz eta itsutasuna dakarten gaixotasunei buruz informatzea eta kontzientziatzea da. OEMren datuak kontuan izanda, munduan 180 milioi pertsona daude ikusmen ezgaitasunak daukiezanak, eta horietatik 40 eta 45 milioi artean guztiz itsuak dira. Aurtengo lema, “Ikusmena Lehenik”, munduan mila milioi pertsona tratamenduak izateko aukerarik ez daukiela salatu nahi du. Ikusmena eskubide bat bilakatu beharko dela salatu nahi dituzte hainbat erakunde, gizartean bere kabuz baliatzeko eta autonomoa izan ahal izateko oso garrantzitsua den zentzumen bat delako. Begoñazpi ikastolatik egun honek daukan garrantziari eskaini nahi diogu, gure adostasuna eta elkartasun adierazpena eskaintzen ditugu, eta gure konpromisoa ikusmen egunaren...

Hezkuntza Berezia / Educación especial

Irudia
  Hezkuntza berezia Eskoletan emandako hezkuntza gero eta anitzagoa da, intrusibitatea sustatu nahian eskoletan gero eta umeen perfil ezberdinagoak ematen dira eta klaseetan barneratzearen garrantzia nabaria da. Klaseen aniztasuna oso garrantzitsua da bai hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat, zein hezkuntza premia bereziak ez dituztenentzat. Aniztasuna kurrikularki irakatsi ezin diren gauza asko irakasten ditu, laguntasuna, errespetua, ezberdintasuna ezagutzea, jokaerak , komunikazio gaitasunak, eta abar. Hezkuntza berezia, behar espezifikoak dituzten umeentzat sortuta badago ere, eskola guztiarentzat garrantzitsua da eta oso lagungarria ere. Izan ere gizartearen ispilua izaten dira gelak eta gizartean honelako pertsonekin elkartuko direnez gero, mundua anitza dela eta pertsonen aniztasuna errealitate bat dela ikastea oso garrantzitsua da ikasle guztientzat.   Hezkuntza berezia, laguntza gelako psikopedagogoak eta hezkuntza bereziko espezialistak egindako la...

Ikasturte barrirako prest!!!

Irudia

H.H. 2 - Maiatzak 5

Irudia
9:00-10:00     Gosaria  eta higiene  pertsonala   //   Desayuno e higiene personal     Eguna hasteko, gosariari behar duen garrantzia emango diogu, egun hauetako egoera aprobetxatuko dugu familian eta lasaitasunez eramateko aurrera.   Ondoren, norbanako higienearen ordua izango da. Nahiz eta etxetik ez irten oso garrantzitsua da garbitasuna zaintzea eta kaleko arropa erabiltzea normaltasun giroa emoteko egoera honi.     Para empezar el día, le daremos al desayuno la importancia que se merece, y además aprovecharemos la situación de estos días para hacer lo en familia y con calma.    Después, será el turno de la higiene personal. A pesar de no poder salir de casa, es importante cuidar la higiene y vestirse con ropa de calle para tener una mayor sensación de norma lidad.                 10:00-11:00     Balkoira   edo   leihora   irten  +  eguneko   planifikazioa  //  Salir al balcón o ventana + planificación del día .  ...