Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2021

Erasoen Biktima diran Ume Errugabeen Nazioarteko Eguna

Irudia
  Erasoen Biktima diran Ume Errugabeen Nazioarteko Eguna Bagilaren 4an, Erasoen Biktima diran Ume Errrugabeen Nazioarteko Eguna ospatuko dogu. Nazio Batuen Batzar Nagusiak (NBE) ezarritako data honek, guda egoeran zein eten bako gatazkan bizi diran umeak babestea dau helburu. Egoera honeen aurrean umeak izaten diranez kaltebereenak, eraso fisiko, psikologiko eta emozionalak jasotzen dabez. Horregaitik, egun honen azken xedea, umeentzako babestutako leku bat sortzea izango da, umeak, guda eta gatazkek eragin daikien sufrimendu eta kalte barik hazi eta heldu daitezan. 1982ko abuztuan, Palestinak bizi eban egoera zala eta, larrialdi-saioetan Nazio Batuen Batzar Nagusiak, Israelek Palestinako eta Libanoko umeei egindako erasoak salatzeko eta kaltea zein mina arintzeko zeozer egin behar ebalakoan egoanez, egun hau sortzea eta ospatzea erabaki eban. UNICEFen datuen arabera, 230 milioi ume baino gehiago bizi dira guda eta gatazka armatuak dagozan lurraldeetan. Honek, munduko hamar umetatik ba