Euskararen eguna

Euskararen eguna Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Ikastolan egun garrantzitsua, benetan. Horregaitik, ba, geure-geurea dan hizkuntza indartzeak eta erabiltzeak dauan garrantzia azpimarratu gura dogu. Izan be, egun honen helburu nagusia euskara sustatzean eta erabileran datza, euskera jakin eta egunero erabiltzen dabenen artean alde handia dago. Euskararen Eguna Frantzisko Xabierkoaren egunean, hau da, abenduaren 3an ospatzen da 1995etik. Antza, honek hil orduko esandako azken hitzak euskeraz izan ziranez, egun horretan da Euskararen Eguna. Euskaraldia bezalako hainbat jarduerak, euskara indartu eta gizartearen partehartzea sustatzen dabe. Euskara, kulturaren atal garrantzitsua da baita izakeraren oinarri be, beraz, erabili daigun euskera! Euskara baita euskaldun egiten gaituena. Día del Euskera El día 3 de diciembre se celebra el día mundial del euskera. Este día es de gran importancia para la ikastola, El euskera es nuestro idioma y valoramos con gran importancia ...