Errefuxiatuaren Mundu Eguna
Errefuxiatuaren Mundu Eguna Errefuxiatuaren Mundu Eguna, bagilaren 20an ospatzen da urtero. Egun hau, bai errefuxiatuei laguntzeko, bai gainontzekook horreen, lekuz aldarazitakoen edota hainbat gatazkagaitik asilo zain dagozanen egoeraz kontzientziatzeko eguna izango da. Egun hau, 1951. urtean egin zan Errefuxiatuen Estatutuaren Konbekzioaren 50. urteurrena goraipatzeko ospatu zan lehenengoz 2001. urtean. Errefuxiatua, edozein motatako indarkeria, jazarpen edota gatazka armatu dala eta, bere herrialdea iztera behartuta dagoana da. Hamaika arrazoi dago, errefuxiatuak jaioterritik eta familiarengandik banatuta urrun bizitzera behartuta egoteko. Ohiko jazarpen-arrazoiak, politiko, erlijioso, sozial, arraza edota sexualak izango dira. Gainera, pausu erabakior hau emon ezean, hau da, herrialdea iztearena, bizitza arriskuan jarri ahalko dabe Begoñazpi Ikastola egun hau ospatzeaz bat datorrenez, ospatzearen alde egongo da. Azken aldian bizi dogun egoerak ez dau asko lagunduko, munduan d...