Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Apirila, 2022

Osasunaren Nazioarteko Eguna

Irudia
Osasunaren Nazioarteko Eguna 1948. urtean, Munduko Osasun Erakundeak apirilaren 7a Osasunaren Nazioarteko Eguna izango zala erabaki eban. Munduko Osasun Erakundearen (OME) oroipenagaz bat etorren ospakizun-egun honek, besteak beste, munduko gaixotasun hilgarriez kontzientzia hartzea eban xede. Lehenengoz, 1950ean ospatu zan legun honek, Estatuen parte-hartzaileek dabezan iradokizun zein beharrizanetan oinarrituko dan gaia izaten dau urtero. Aurtego leloa hauxe izango da: “Zelango planeta, halango osasuna”. OMEk, 2022ko apirilaren 7an, planetak eta eta osasunak, alkarrekin daben loturan jarriko dau arreta. Horregaitik, egun horretan bertan martxan jarriko dan kanpainan, lagun, komunitate, gobernu eta mundu osoko alkarteei, planeta zein osasuna babesteko hartu diran neurriei buruzko esperientziak partekatzeko deia egin eta eskatu deutse. Begoñazpi Ikastolak egun honi be, berez dauan garrantzia emon gura deutso. Osasunik izan ezik, gainontzekoak garrantzia galtzen dauanez, bera izango da

Autismoaren Nazioarteko Eguna

Irudia
https://www.youtube.com/watch?v=ggVF9gO6GFA    Autismoaren Nazioarteko Eguna Autismoa, haurtzaroko lehen urteetan agertzen dan eta pairatzen dabenen garapen neurologikoari erasotzen deutsen ezgaitasuntzat hartzen da. Inguruko munduarekiko alkarreraginean, pertsonekiko hartu-emonetan eta ahozko komunikazioan eragitea izango da ezaugarri nagusietako bat. 2007an Nazio Batuen Erakundeak (NBE) autismoa daben lagunak agerian jartzeko, gizarteari nahasmendu honen barri emoteko, bai gizartean, bai lan-munduan pertsona honeen guztien integrazioa lortzea xede izanik, egun hau ospatzea erabaki eban, azken baten, lagun honeek, bizimodu autonomoagoa eta independienteagoa erdiestea nahi baitzan. Autismoaren espektroko nahasmendua gizartean dogun giza-errealitatea bada be, munduan gero eta nabariagoa da eta ikus-entzunezkoetan zein sare sozialetan zein giza eta lan-taldetan… are eta nabarmenagoa da. Dana dala, nahasmendu hau, gizartean naturaltasun osoz murgildu eta hartu arren,helburuak erdiesteko o