Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2022

Esklerosi Anizkoitzaren Mundu Eguna

Irudia
 Esklerosi Anizkoitzaren Mundu Eguna Maiatzaren 30ean urtero izan eta ospatzen dan Esklerosi Anizkoitzaren Mundu Eguna, Esklerosi Anizkitzaren Nazioarteko Federazioak sustatu eban. Egun honen xede nagusia, gizartea, munduan milioi bi lagunek baino gehiagok pairatzen daben gaixotasun honetaz kontzientziatzea da. Esklerosi Anizkoitza, gaixotasun neurologiko kronikoa da, normalean 20 eta 40 urte arteko pertsonei eragiten deutse eta emakumeak dira gaixotasuna gehien nozitzen dabenak. Gaixotasun honek, nerbio-sistema zentralean sortzen bada be, burmuinari eta bizkar-muinari eragingo deutso. Izan be, nerbio-zelulak inguratzen dauzan gai koipetsua dan mielina zauritzean, burmuinetik gorputzera zein gorputzetik burmuinera nerbioek bideratuko dabezan bulkada elektrikoetan eragina izango dau. Begoñazpi Ikastolak ospakizun honegaz bat egiten dau, esklerosi anizkoitza, beldurra emoten dauan gaixotasuna da, sarritan gaixoarengan zein ingurukoengan menpekotasuna izan eta eraginez, gaixoak laguntza h

Bakearen eta Armagabetzearen Aldeko Emakumeen Mundu Eguna

Irudia
  Bakearen eta Armagabetzearen Aldeko Emakumeen Mundu Eguna Munduko bakea lortzeko prozesuetan emakumeen parte hartzea areagotzeko xedez ospatzen da urtero maiatzaren 24an, Bakearen eta Armatzearen Aldeko Emakumeen Mundu Eguna. Badakigu, 1915. urtetik aurrera, Hayako Mundu Biltzarra egin zanean, emakumea ikusgai jarri zan eta aktiboki parte hartzeko bakeagaz zerikusia eban guztiagaz, aurrerapen garrantzitsuak zein beste batzuk lortzeko aukera emon jakon, gizarte justuago, duin eta guda guztietatik libre dagoan mundua lortzeko. Izan be, aldaketak eta garapena lortu ahal izateko, gizartean emakumeak izan dauan rola oso garrantzitsua izan da. Emakumeen ekarpenei esker, hainbat arlotan, teknologian zein zientzian ezezik, bizitzan bertan be, zenbait aurrerakuntza izan dira. Beraz, emakumeak ezinbestekoak izan eta izango dirala esan behar dogu. Begoñazpi Ikastolak, bakearen gaia lantzeagaitik zein prozesu horreetan guztietan emakumearen parte hartzeagatik, bat egiten dau egun hau ospatzeagaz

Alkarrizketa eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren Mundu Eguna

Irudia
Alkarrizketa eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren Mundu Eguna 2001 urtean, Nazio Batuen Erakundeak, kultura desbardinen dibertsitatea, alkarrizketa, inklusioa eta kooperazioa aldarrikatu asmoz, Alkarrizketa eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren Mundu Eguna, maiatzaren 21a izatea eta ospatzea erabaki eban. Kulturala aniztasuna, sinesmen, musika, arte, lan eta giza-jarduera guztietan ikusi eta adierazi daiteke. Izan be, gizakiok egiten dogun guztian adieraziko dogu geurea dogun kultura, komunitate, gizarte edota herri moduan agerian jarriz. Baina, gure kulturak dauzan ezaugarri bereziek, ederrak izateaz gain, bizitza espiritual, moral, afektibo eta intelektuala be aberastuko dabe. Gainera, txirotasuna murrizten be lagunduko dabe, garapen sozial zein ekonomikoa lortzeko ezinbestekoak izango diralarik. Begoñazpi Ikastolak beti sustatu dauz aniztasuna nahiz alkarrizketa. Dana dala, horregaz lotutako balore zein ideia honeek beti landu izan doguz. Azken baten, gizarteko kultura aniztasuna