Giza eskubideen eguna

Giza Eskubideen Eguna Abenduaren 10a Giza Eskubideen Eguna da. Horregaitik da egun hau, munduko gizaki guztiok doguzan eskubideak aldarrikatzeko eta ospatzeko eguna. Beraz, egun honen helburu nagusia, guztiontzako eskubideak defendatzea eta bermatzea izango da. Giza Eskubideen Eguna, 1950ean NBEk sortu eban giza eskubideen mundu mailako deklarazioan. Hortaz, eskubide honeek, arraza, erlijioa, maila soziala, herritartasuna… kontuan izan barik, guztiok izan behar doguzan eskubideak dira. Dana dala, oraindik orain, munduko herrialde guztietan ez dira giza eskubideak bermatzen, besteak beste, hirugarren munduko hainbat lurraldetan giza eskubideak errespetatu be ez dira egiten. Gainera, bertako herritarrek askotan, beste toki batzuetako herritarrek baino bizi-baldintza txarragoak izaten dabez. Izan be, maiz lagun honeen bizi-baldintzak lehen munduko lurralde zein enpresen erantzukizun izaten dira. Beraz, giza eskubideak beteko balira, ez litzatekela holango egoerarik gertatuko azpima