Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna
https://www.youtube.com/watch?v=He60I5P30eU https://www.youtube.com/watch?v=Kdn3_jaP0Ro Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna 2000. urtean, NBEko Batzar Nagusiak zemendiaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ezarri eban. Hainbat gobernu, nazioarteko erakunde eta GKE, gizarteak emakumeenganako indarkeriaren kontra jarduerak prestatu, sustatu eta eskua hartzeko kontzientzia hartzen gonbidatu ebazan. 1981. urtetik emakumeen eskubideen aldeko militante eta aktibistek, zemendiaren 25a genero indarkeriaren kontrako oroitzapen eta protesta egun egokia zala ikusi eben. Izan be, data hau “Mirabal ahizten memoria” sustatzeko aukeratu zan. Dominikar Errepublikako hiru ahizta aktibista honeek, 1960an erail ebezan Rafael Trujillok gobernantearen aginduz. Munduan, gaur egun oso garrantzitsua dan egun honek, emakumeenganako eta umeenganako indarkeria gaia biziki zabaldu dau. Azken baten, egoera hau erasotzaileek daben zigorgabetasunagaitik dala ...