
Urriaren 25a, Hidrocefalia eta espina bifidaren eguna 2012. urtetik ospatzen da urriaren 25ean Espina bifida eta hidrocefaliaren eguna, gaixotasun hau 10.000 jaitako umeetatik 4 edo 5 umeengan eragina izaten du, eta Espainian 20.000 kasu inguru daude. Egun honen helburua, gaixotasun kronikoa dela aztertzea eta gaixo hauen autonomia sustatzea da, beharrezkoak diren errekurtsoak eskainiz. Espina bifida, tutu neuronalean sortutako malformazio baten ondorioz sortzen da, honek ezgaitasun handiak sortzen ditu bai fisikoki zein psikologikoki. Azken urteetan jakin da azido folikoaren erabilera aurdunaldian, prebentziorako oso garrantzitsua dela eta honen erabileraren ondorioz, kasuak murriztu dira azken urteetan. Espina bifida mota ezberdinak daude eta hauen ezberdintasuna bertebreen arteko izurrengatik ematen dira, hauek oso itxiak badagoz edota oso zabalik egoteagaitik ematen dira eta ezgaitasun ezberdinak sortzen dituzte. Ezgaitasun hauek askotan pertsonetan isolamendua sortzen ...