Pentsamendu Baikorra

Pentsamendu baikorraren garrantzia Pentsamendu baikorrak ez dau errealitatea ikusten ez dogula esan gura, ezta gertaera gatxak ikusten ez doguzala be. Pentsamendu baikorrak, egoera gatxei baikor eta egoki aurre egiten deutsegula esan nahiko dau, hau da, onena gertatuko dala uste izango dogu, ez txarrena. Pentsamendu baikorra, normalean, barne alkarrizketagaz hasiko da. Barne alkarrizketa hau, burmuinetik etengabe pasatzen diran pentsamenduek eta ideiek osotuko dabe. Dakigunez, pentsamendu automatiko honeek, baikorrak edo ezkorrak izan daitekez. Barne alkarrizketa honen zati bat, logikatik zein arrazoitik etorri daiteke eta beste atal bat, informazio faltagaitik, uste dogun ideia desegokiengaitik. Hainbat ikerketak erakutsi deuskuenez, baikortasuna edo ezkortasuna bezalako nortasunaren zenbait arlok, zerikusi handia dabe osasunean zein pertsonen ongizatean. Baikortasunarekin bat datorren pentsamendu positiboa, ezinbestekoa izango da estresaren kudeaketan, osasunari onurak ekarriko