Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Martxoa, 2022

Arraza -diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Irudia
  Arraza -diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna 1960ko martiaren 21ean Hegoafrikan apartheid-aren aurkako manifestazio baketsuan, bertako poliziak tiro egin eta 69 pertsona hil ebazan. Honen ondorioz, Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Nagusiak, martiak 21, Arraza Diskriminazioa ezabatzeko Nazioarteko Eguna hautatu eban. 1979an Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Nagusiak estatu guztian, martiaren 21etik aurrera arrazakeria zein arraza-diskriminazioari aurre egiten deutsen herrialdekiko Solidaritatea Astea antolatzea proposatu eta erabaki eban. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren lehen artikuluak hauxe diño: “gizaki guztiok jaio gara eskubide eta duintasun osoz, libre eta bardinatasunez”. Aurrekoaz gain, bigarren artikuluak hauxe diño: “edonork dau Aldarrikapen honetan aldarrikatzen diran askatasun eta eskubideak; inongo aitzakia barik, bardin da zein arraza, jatorri edota bizi-baldintza dauan”. Begoñazpi Ikastola bat dator egun hau ospatzeaz baita egunak dauan garrantzia al

Down Sindromearen Nazioarteko Eguna

Irudia
https://www.youtube.com/watch?v=3HhI1vO_Jxg  Down Sindromearen Nazioarteko Eguna Down Sindromearen Nazioarteko Eguna, down sindromea dabenen bizitzaz kontzientzia hartzeko xedez ospatzen da mundu osoan. Down Syndrome International (DSI) Elkarteak sortu eban egun honek Nazio Batuen Erakundearen laguntza jaso dau. Down Sindromearen Eguna, martiaren 21a da. Egun hau,Down sindromeak bakarrik dauan ezaugarria dan 21 kromosomaren hirukoizteak (trisomiak) dauan lotura eta garrantzia nabarmentzeagaitik hartu zan. 2022ko leloa hauxe da: “erabakia geuk hartuko dogu”. Esaldi hau, Nazio Batuen Erakundeak Ezgaitasuna daben Pertsonen Eskubide zein honeek parte hartzeko daben eskubideei buruzko bilera baten oinarritu da eta Down sindromea dabenentzat guztiz iradokitzailea izango da. Martiaren 21eko astean DSIari buruzko kontzientzia sortzeko asmoz, hainbat kanpaina eta jarduera egongo dira. Honeetariko bakoitzak Down sindromeari zein honen komunitateari babesa eskainiko deutso. Argi dago, sare sozial

Emakumearen Nazioarteko Eguna

Irudia
 Emakumearen Nazioarteko Eguna Aurten, Emakumearen Nazioarteko Eguneko leloa “etorkizun jasagarri baterako, egun genero bardintasuna” izango da. Egun honek, guztiontzat jasangarriagoa izango dan etorkizuna sortzeko, aldaketa-klimatikoaren egokitzapena, arintzea eta erantzuna emoteko ahaleginaren buru diran munduko emakume eta nesken ekarpena aitortuko dau. XXI. mendeko mundu mailako erronka nagusienetako bat, klima-aldaketaren testuinguruan genero bardintasuna sustatzea eta hondamendien arriskua murriztea izango da. Klima-aldaketa zein jasangarritasunagaz zerikusia daben hainbat arlok, garapen ekonomikoan, sozialean baita ingurumen-garapenean be, iraunkorrak eta larriak diran ondorioak izan eta izango dabez. Gizartean ahulak eta baztertuta dagozanak dira egoera hau gehien nozitzen dabenak. Gero eta nabariagoa da, klima-aldaketaren eraginen aurrean, emakumeak gizonak baino ahulagoak dirala. Izan be, emakumeak munduko biztanleria txiroaren gehiengoa izateaz gain, klima-aldaketaren mehatx

entzumenaren nazioarteko eguna

Irudia
Entzumenaren Nazioarteko Eguna 2007an, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) Entzumenaren Nazioarteko Eguna sustatu eban, entzumen arazoren bat izan daikean munduko edozein pertsonari gaixotasuna goiz antzematea lortzea xede ebala. 2022an egun hau prebentzio eta esku-hartze goiztiarrak dauan garrantzian oinarrituko da. Gehienetan, entzumen arazoak dabezanak, berandu edota arazoa larria izan arte konturatu be ez dira egiten. Horregaitik, jendeari urtero egiten dauan osasun-azterketan, entzumen frogak egiteak dauan garrantzia nabarmendu beharko deutsogu. Beraz, Entzumenaren Nazioarteko Egunean, entzumen sistemaren azterketa sakona egitea izango da zentzuzkoena. Era berean, zaratatsuak diran lanak egiteko orduan, entzumenak kalterik ez jasotzeko lanok zelan egin zein zarata honeen aurrean entzumena babesteko aldarrikapena egingo dogu. Gainera, egunari berari ikusgarritasuna emoteko, gomendagarria da sare sozialetan gaiari hitza eta garrantzia emotea. Begoñapi Ikastola egun honen aldarrikapena

zero diskriminazi

Irudia
Zero Diskrimaziorako Nazioarteko Eguna Diskriminazioak mundu guztian, hamaika laguni eragiten deutso. Martiaren 1ean, Zero Diskriminazioaren Egunean, “mundura zabaldu zaitez, eskua ireki” lelopean, aniztasun eta mota guztietako diskriminazioari aurre egiteko, mundu guztiko jendea bilduko da. “Diskriminazioa giza-eskubideen zapaltzea da eta nahitaez erantzuna jaso behar dau”. esan eban NBEko idazkari nagusia dan Ban Ki-moonek.” Guztiok dogu errespetuz eta duintasunez bizitzeko eskubidea“. Zero Diskriminazioaren Egun honetan, sare sozialak erabiliz, edonork izango dau egoera aztertu eta hedatzeko abagunea. Azken baten, bakoitzarentzat Zero Diskriminazioak zer esan gura dauan azaltzeko eta islatzeko modua izango da. Horregaitik, askok eta askok, kanpaina honen ikurra dan tximeletan oinarritutako abestiak, poemak, pentsamenduak eta jarduerak partekatu dabez. Beste batzuek, ostera, diskriminazioa eta giza-eskubideak bermatu eta babesteko zein ahalegina eraginkorra izateko deia egin deutsie