Ahotsaren nazioarteko eguna

Ahotsaren Nazioarteko Eguna Dakizuenez, apirilaren 16an ospatuko da Ahotsaren Nazioarteko Eguna. Egun honetan, munduan bizi garenok ahotsaren eta hau zaintzeak dauan garrantzia azpimarratu eta aldarrikatu gura da. Ahotsa da komunikatzeko erabiltzen dan tresnarik garrantzitsuena, baita emozioak zein pentsamenduak partekatzeko be. Gainontzeko pertsonekin hartu-emonetan jartzeko nahiz komunikatzeko be baliogarria da. Gaurko munduan, pertsona askok jasaten dauz ahotsagaz zerikusia daben arazoak, besteak beste, erretzaileek eta lan egiteko ahotsa ezinbesteko dabenek. Begoñazpi Ikastolak egun honi dauan garrantzia adierazi gura deutso. Beraz, gure alkartasun adierazpena emon eta zabaldu nahi dogu. Izan be, ahotsa da hezkuntza-langileon tresnarik erabilgarri, adierazgarri eta garrantzitsuena. Horregaitik, ba, zaindu daigun ahotsa eta ahots-ezgaitasunen bat dabenen alde jokatu daigun! Día mundial de la voz El Día Mundial de la voz, se celebra el 16 de abril con el objetivo de crear conciencia