Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2022

Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna

Irudia
 Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna 2008.urtetik aurrera, Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna zezeilaren azken egunean ospatzen da. Helburua, gizartean kontzientzia sortzea sortzeaz gain, holango gaixotasunak dabezan pertsonei, momentu egokian diagnostikoa eta tratamendua jasotzen laguntzea da, azken baten, bizitza hobea bermatzea erdietsi gura dogu eta. Dakigunez, zezelia berezia da, bisurteetan egun bat gehitzen jako eta. Horregaitik hautatu zan hil hau gaixotasun arraroak ospatzeko. Gaixotasun arraroak, gitxi bada be, gizartean eragina daben gaixotasunak edota patologiak izaten dira, gainera gehienetan osagai genetikoa izaten dabe. Gaixotasun zurtzak izenaz be ezagutzen doguz. Gaur egun gaixotasun hau, gizartearen %8k nozitzen dau, hau da, zenbakitan, 350 milioi pertsonak. Begoñazpi Ikastolak, holango jarduerekin bat datorrenez, jarduerok sustatu egingo dauz. Sarritan, gaixotasun arraroak pairatzen dauzan pertsonen kopurua eskasa danez., lagun honeek ez dabe inongo laguntzarik

Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna

Irudia
https://www.youtube.com/watch?v=-NpNGldTamQ   Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna Egutegietan, Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna, zezeliaren 18an agertuko jaku. Egun hau, 2007an ospatu zan lehenengoz, beraz, data esanguratsu hau labatik atera barria da. Egun honek, 1943an sindromea lehengoz deskribatu eban Hans Asperger, psikiatra austriarraren jaiotza-datarekin bat egiten dau. Beraz, zezeilaren 18an hainbat jarduera antolatzen dira mundua zabalean, gizartea autismo mota honetaz sentsibilizatzeko zein pairatzen dabenei biziimodu hobea eskaini edota egiteko,. Hori dala eta, lagun honeek eta familiek behar daben laguntza bermatzeko, kolektiboaren lana ezeze, honen beharrizanak eta gaitasuna be aldarrikatu, agertu nahiz zabalduko dira. Asperger sindromea gehien bat, gertaerak ulertzeko momentuan eta ahozko zein ahozko ez diran hainbat arlotan antzemango da.. Sindrome honek batez be, hizkuntzan, komunikazioan eta besteekiko hartu-emonetan eragingo dau. Azken baten, adimen-kozient

Emakume eta Neskatila Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Emakume eta Neskatila Zientzialarien Nazioarteko Eguna Zezeilaren 11n, NBEk 2015ean Emakume eta Neskatila Zientzialarien Nazioarteko Eguna ezarri ebanetik, urtero ospatzen da. Egun honen helburu nagusiena, zientzia munduan emakumeen parte hartze zabalagoa eta zelan ez, inklusinoa lortzea da. Holan izanik, teknologia munduan be, gizonen eta emakumeen arteko aldea murriztuko egingo dalarik. Gaur egun hainbat herrialdetan, genero kontuak dirala eta, hainbat borroka egin dira. Dakizuenez, emakumeei hainbat arlotan parte hartzea murriztu egiten jake, esate baterako, teknologian, zientzian edota matematikan. Arrazoi horreek bide, sortu zan egun hau. Azken baten, arazo honi egun eta lekua emoteko zein mundu osoko emakume eta neskei giza garapenerako ezinbestekoa dan zientzian daben rol garrantzitsua goraipatzeko eta sustatzeko sortu zan. Historian zehar hainbat zientzialari emakume garrantzitsu egon dira, esaterako Mari Curie, Ada Lovelace, Margarita de Salas, Flora de Pablos. Honeek, zientzi