Arraza -diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna
Arraza -diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna 1960ko martiaren 21ean Hegoafrikan apartheid-aren aurkako manifestazio baketsuan, bertako poliziak tiro egin eta 69 pertsona hil ebazan. Honen ondorioz, Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Nagusiak, martiak 21, Arraza Diskriminazioa ezabatzeko Nazioarteko Eguna hautatu eban. 1979an Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Nagusiak estatu guztian, martiaren 21etik aurrera arrazakeria zein arraza-diskriminazioari aurre egiten deutsen herrialdekiko Solidaritatea Astea antolatzea proposatu eta erabaki eban. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren lehen artikuluak hauxe diño: “gizaki guztiok jaio gara eskubide eta duintasun osoz, libre eta bardinatasunez”. Aurrekoaz gain, bigarren artikuluak hauxe diño: “edonork dau Aldarrikapen honetan aldarrikatzen diran askatasun eta eskubideak; inongo aitzakia barik, bardin da zein arraza, jatorri edota bizi-baldintza dauan”. Begoñazpi Ikastola bat dator egun hau ospatzeaz baita egunak dauan garrantzia al