Informazio Orokorra


Gaur egun bizitzen gagozan egoera berezi honeri erantzuna emoteko Begoñazpi Ikastola Orientazio Saiatik honako bloga sortzea erabaki dogu. 

Gure blog honetan, baliabide ezbardinak topatuko dozuez -azalpenak, argazkiak, bideoak, abestiak, etab.- sortu daitezkeen arazo edo zailtasunei erantzuna emoteko. Blogean topatu daitekezan orrialde eta etiketa ezbardinekaz momentuan behar dozun materiala topatu ahalko dozue.

Bloga orrialde ezbardinetan banatuta egongo da. Orrialde bakoitzak etapa bateri egingo deutso erreferentzia eta honako informazio hau eukiko dau:

-       HH: gure txikitxoei honako material honek eskeini nahi deutseguz:
o   Irakurketa materialak
o   Matematika eta zenbakikuntza
o   Psikomotrizitatea
o   Lasaitasun txokoa
o   Autonomia garatzen

-       LH: orrialde honetan honako gaiak jorratuko dira:
o   Irakurketa eta ulermena
o   Matematika eta zenbakikuntza
o   Ingelera
o   Lasaitasun txokoa
o   Psikomotrizitatea
o   Autonomia garatzen

-       DBH: hurrengo orrialde honetan honako hauek jorratuko dira:
o   Hizkuntzak
o   Zientziak
o   Lasaitasun txokoa
o   Autonomia garatzen
o   Orientazio akademiko bokazionala

-       BATX: ikastolako nagusiei zuzendutako honako gaiak jorratuko doguz:
o   Orientazio akademiko bokazionala
o   Autonomia lantzen
o   Lasaitasun txokoa

-       GURASOAK: azkenik, guraso eta familiei zuzendutako honako gai hauek jorratuko doguz:
o   Gure umeen autonomia lantzen
o   Lasaitasun txokoa
o   Orientazio akademiko bokazionala

Argitalpen guztien hauen barri izan gura badozue, blogera haroidetzeko aukera deukazue eta barriak zuon posta elektronikoan jasoko dozuez.

Iruzkinak