H.H. 3 - Apirilak 22
9:00-10:00
Gosaria eta higiene pertsonala // Desayuno e higiene personal
Beti bezala, eguna hasteko, gosariari behar duen garrantzia emongo diogu, familian eta lasaitasunez. Ondoren, norbanako higienearen ordua izango da. Handitzen ari dira eta emon diezaiekegu aukera eurek aukeratzeko arropa. Kontua euki beharko dute, dena ordenatuta eta arropa zikina bere lekuan uztea garrantzitsua da, ez dago aitxakirik.
Para empezar el día, como siempre, le daremos al desayuno la importancia que se merece, y lo haremos en familia y con calma.
Después, será el turno de la higiene personal. Se van haciendo más mayores, y podemos dejar que ellos y ellas mismas elijan su ropa. Además, deberán de tener cuidado y dejar la ropa sucia en su sitio y todo ordenado.
10:00-11:00
Azoka: abestia eta jokua// Mercado: canción y juego
Gaur Ene Kantak-eko abesti batekin egingo dugu lan: “Azokara” . Abestia ikasten saiatuko gara, baina horretaz gain, bertan aipatzen diren animaliak identifikatuko ditugu (txakurra, katua, txoria, ahatea, ardia eta satorra). Ondoren, txartel batzuk egingo ditugu animalia desberdinen irudiekin, eta emango dizkiegu umeei haiek koloreztatzeko. Txartelak egiten amaitu eta gero, abestia ipiniko dugu berriro, eta, umeek animalia bakoitzaren izena entzuterakoan dagokion txartela hartu edo ikutu beharko dute
Hoy trabajaremos con una canción de Ene Kantak: “Azokara”. Trataremos de aprenderla, pero además, intentaremos identificar los animales que se van mencionando (perro, gato, pájaro, pato, oveja y topo). Después, haremos unas tarjetas con el dibujo de los diferentes animales y se los daremos a los niños y niñas para que los coloreen. Una vez tengamos las tarjetas de los animales listas, pondremos de nuevo la canción y les propondremos que cada vez que oigan el nombre de un animal, cojan o señalen la tarjeta correspondiente.
11:00-12:00
Denda mota asmatu // Adivinar tipo de tienda
Azokaren gaiarekin jarraituz, merkatu baten barruan denda mota desberdinak daudela azalduko diegu umeei: fruta-denda, urdaitegia, arraindegia, okindegia eta harategia. Gero, etxean ditugun elikagai desberdinak hartuko ditugu, eta bakoitza non erosten eta saltzen den asmatzen saiatuko gara.
Continuando con el tema del mercado, explicaremos a los niños y niñas qué tipo de puesto podemos encontrar en un mercado: frutería, charcutería, pescadería, panadería y carnicería. Luego cogeremos diferentes alimentos que tenemos en casa, y trataremos de adivinar dónde se compra y vende cada uno.
12:00-13:00
Dendetara jolastu // Jugar a las tiendas
Aurreko jolaserako hainbat elikagai hartu ditugula aprobetxatuz, dendetara jolastuko dugu. Bat izango da dendaria, besteak erosleak. Benetazko edo gezurrezko dirua erabili dezakegu, baita produktuen ondoan prezioen txartelak ipini. Jolas hau, jolas sinbolikoa da, eta oso garrantzitsua da umearen garapenerako.
Aprovechando que para el anterior juego hemos sacado algunos alimentos, jugaremos a las tienditas. Uno o una será el tendero o la tendera, y el resto compradores o compradoras. Podemos utilizar dinero de verdad o de mentira, e incluso animarnos a poner letreros con los precios. Este juego es de tipo simbólico, esencial en el desarrollo de los niños y niñas.
13:00-14:00
Jateko prestatu + Jan / Preparación + comida
Gimnasia eta gero, bada momentua dena batzeko, bakoitzak bere eskuak garbitzeko, mahaia ipintzen laguntzeko eta bazkaltzeko. Eskuak garbitzeko momentua dibertigarriagoa izateko, eta umeek ondo ikasteko nola egin behar duten, abesti hau erabil dezakegu: KANTA
Después del ejercicio físico, es el momento de recoger todo, lavarse las manos, ayudar a poner la mesa y comer en familia. Para hacer del momento de lavarse las manos un rato divertido, y que además aprendan bien cómo hacerlo, podemos utilizar la siguiente canción.
14:00- 15:00
Ipuina + Siesta / Pelikula // Cuento + Siesta / Película
Adin honetan, ume askok siesta botatzen dute oraindik. Gure umearen kasua bada, ideia ona izan daiteke lehenengo ipuin bat kontatzea lasaitzen laguntzeko. Ipuina umeak berak aukeratu dezake etxean dauzkanen artean, edo ipuin berriak nahi
izatekotan (egun hauetan ezin garenez liburutegira joan ezta liburudenda fisiko batean berririk erosi), interneten topa ditzakegun ipuin birtualak ere beste aukera bat izan daiteke. Hona hemen gaurko proposamena, “Izar sagutxoa supermerkatuan”.
Con esta edad, muchos niños y niñas aún echan siesta. Si es el caso de nuestra hija o hijo, puede ser una buena idea después del ritual que acompaña a la comida, y con el objetivo de relajarles, contarles un cuento. Puede ser uno que elijan ellos de la colección que tienen en casa, o si queremos innovar (al no poder contar con los recursos de la biblioteca y tampoco poder comprar en una librería física nuevos libros) otra opción pueden ser los cuentos virtuales que hay en internet. Ésta es nuestra propuesta de hoy, “Izar sagutxoa supermerkatuan”.
15:00- 16:00
Murala // Mural
Hurrengo ekintza mural bat egitea izango da. Goizean landutako gaiarekin jarraituko dugu, horretarako dendetako produktuen katalogoen eta aldizkarien argazkiak ebakiko ditugu, eta kartulina batean, edo hainbat folio euren artean itsatsiz egindako oinarriaren gainean ipintzen joango gara kolarekin. Elikagaiak taldeetan banatu ditzakegu: onuragarriak eta ez onuragarriak diren arabera, adibidez, edo, eguneko zein momentutan hartzen dugunaren arabera.
Nuestra siguiente actividad será hacer un mural. Continuaremos con el tema que hemos trabajado esta mañana del mercado y las compras, y recortaremos imágenes de alimentos de revistas y catálogos de productos. Luego iremos pegando los recortes en una cartulina, o en una base creada con varios folios. Podemos clasificar los alimentos en dos grupos, saludables y no saludables, o diferenciarlos según el momento del día en que los consumimos.
16:00- 17:00
Yoga animaliak imitatzen // Yoga imitando animales
Gure gorputza mugitzeko gaurko proposamena yoga egitea da, animalien jarrera imitatzen dugun bitartean. Horretarako, musika lasaigarria behar dugu, eta, jarraian agertzen den irudia kontutan izanda, gure ariketak egiten hasi erlojuaren norabidea jarraituz:
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina