H.H. 4 - Maiatzak 11
9:00-10:00
Egun on!!!!
Gosaria prestatzeko ordua heldu zaigu eta gosariarekin batera mahaia jartzen lagunduko dugu etxean. Hortzak garbitu eta ohea egin. Ez ahaztu familiari besarkada handi bat ematen.
¡Buenos días!
Nos ha llegado la hora de preparar el desayuno y ayudaremos a poner la mesa. Hay que lavarse los dientes y hacer la cama. No olvides dar un fuerte abrazo a tus familiares.
10:00-11:00
Puzzlea / Puzzle
Materialak: izozki-makilak, kola, zeloa, hautatutako pertsonaien kolorez inprimatutako irudia, cutterra eta guraizeak.
1. Makilak zeloz lotu atzeko aldetik
2. Itsatsi aukeratu dugun irudia
3. Sakatu marrazkia izozki-makiletan ondo finkatzeko
4. Zeloz forratu
5. Moztu cutterrez atzeko aldetik, eta bereizi berriro makilak.
Materiales: Palos de helado, pegamento, celo, imagen impresa a color de los personajes escogidos, cutter y tijeras.
1. Unir los palos mediante celo por la parte trasera
2. Pegar la imagen que hayamos escogido
3. Presionar para que se fije bien el dibujo en los palos de helado
4. Forrar con celo
5. Cortar con cutter por la parte trasera separando, nuevamente, los palos.
11:00-12:00
Zumba dantzatzeko prest? Bideo honekin primeran pasatuko duzue!
¿Preparados para bailar Zumba? ¡Con este vídeo os lo pasáis genial!
12:00-13:00
Tortitak / Tortitas
Beharrezko materiala: olo malutak, edari begetala, arrautza, irabiagailua eta zartagi edo plantxa.
Jarraibideak: Krepe edo tortitak egingo ditugu, denbora eta material gutxi erabiliz.
1. Arrautzaren gorringo eta zuringoa bota ontzi batean.
2. Bota baso erdi olo maluta ontzi berean.
3. Bota base erdi edari begetal (esnearekin ere egin daiteke),
4. Zapore gozoagoa emateko bota kanela edo bainila apur bat.
5. Irabiatu guztia.
6. Egin tortitak zartagi edo plantxan
7. Gehitu nahi dituzun osagai gehigarriak (fruta, txokolatea...), apaindu eta jatera!
Material necesario: copos de avena, bebida vegetal, huevo, batidora y sarten o plancha.
Instrucciones: Vamos a preparar unas ricas y sencillas tortitas.
1. Echar la yema y la clara del huevo en un recipiente.
2. Verter medio vaso de copos de avena en el mismo recipiente.
3. Echar medio vaso de bebida vegetal (también se puede hacer con leche).
4. Añadir un poco de canela o vainilla para darle un sabor más dulce.
5. Batir todo.
6. Hacer las tortitas en la sartén o plancha
7. Añade los ingredientes adicionales que quieras (fruta, chocolate...), ¡decora y a comer!
13:00-14:00
Bazkarirako mahaia antolatu behar da, horretarako eskuak garbitu behar ditugu xaboiarekin. Behin eskuak garbi ditugula, bazkarirako tresnak hartuko ditugu, platerak aterako ditugu, gurasoek behar duten gauzak mahaian jarri. Aulkietan lasai jesarriko gara denok batera bazkaltzeko.
Ahora toca organizar la mesa, para ello tenemos que limpiarnos las manos con jabón como hemos hecho con el desayuno. Organizaremos los utensilios que necesitaremos para poner la mesa. Prepararemos la mesa y después esperamos sentados para comer todos juntos.
14:00-15:00
Tartetxo hau lasaitzeko erabiliko dugu, oso garrantzitsua bait da arratsaldean indar handia edukitzea dinamika polit batzuk egiten jarraitzeko.
Utilizaremos este espacio para descansar, ya que es muy importante que por la tarde tengas mucha fuerza para seguir haciendo bonitas dinámicas.
15:00-16:00
Kalkatu / Calcar
Kalkatu zure edo senideren baten aurpegia xafla garden batean! Hainbat modutan egin daiteke. Jar ezazu xafla gardena zure aurpegiaren aurrean, eta kalkatu errotuladorea edo tenperak erabiliz, edo laminaren azpian argazki bat jarri eta argazki hori kalkatu.
¡Calca tu cara o la de algún familiar en una lámina transparente! Se puede hacer de varias maneras. O bien, pones la lámina transparente en frente de tu cara y la calcas utilizando un rotulador o temperas o pones debajo de la lámina una foto y lo calcas.
16:00-17:00
Etxean topatzen dituzuen instrumentuak jotzera animatzen zaituztet! Egin esazue kontzertu bat etxekoentzat. Eta instrumenturik ez baduzu, bilatu musika sortzen lagunduko dizuten elementuren bat. Zer erabili dezakegu instrumentu bat sortzeko? lapikoak, espezia-potoak, zurezko koilarak.....
Ondo pasatu! Animo!
¡Os animo a tocar los instrumentos que encontráis en casa! Haced un concierto para los tuyos. Y si no tienes instrumentos, busca elementos que te ayuden a crear música. ¿Qué podemos utilizar para crear un instrumento? cazuelas, botes de especias, cucharas de madera...
¡Diviértete! ¡Ánimo!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina