Memoria Transexualaren Nazioarteko Eguna
Memoria Transexualaren Nazioarteko Eguna Zemendiaren 20an ospatzen da Memoria transexualaren Nazioarteko Eguna. Egun honen helburu nagusia, transfobia edota talde konbentzionala ez dan talde bateko partaide zein transexuala izateagaitik hil dabezan pertsona guztien oroitzapena sustatzea izango da. Pertsona transexuala sexu aldaketa egitea erabakitzen dauana izango da, bai ebakuntza eginez, bai organo genitalen aldaketa egin barik, sentitzen dan edota izan nahi dauan pertsona izateko, hormona bidezko terapia hartuko dauana. Ohikoa izaten da pertsona transexualak kanpo itxuragaz gustura ez sentitzea, ezta euren genitalakaz be. Ondorioz, sarritan egiten dira ebakuntza edota hain gogorrak ez diran beste tratamendu batzuk. Transfobia, transgenero moduan ezagutzen doguzan eta oso konbentzionalak ez diran lehenespen sexuala dabenekiko jarrera eta portaera ezkorra adieraziz, pertsona batzuek daben sentimendua da. Begoñazpi Ikastolak be, nahiz eta mundu mailan egun ofiziala ez izan, agerian ja