Mezuak

Informazio Orokorra

Gaur egun bizitzen gagozan egoera berezi honeri erantzuna emoteko Begoñazpi Ikastola Orientazio Saiatik honako bloga sortzea erabaki dogu.  Gure blog honetan, baliabide ezbardinak topatuko dozuez -azalpenak, argazkiak, bideoak, abestiak, etab.- sortu daitezkeen arazo edo zailtasunei erantzuna emoteko. Blogean topatu daitekezan orrialde eta etiketa ezbardinekaz momentuan behar dozun materiala topatu ahalko dozue. Bloga orrialde ezbardinetan banatuta egongo da. Orrialde bakoitzak etapa bateri egingo deutso erreferentzia eta honako informazio hau eukiko dau: -        HH: gure txikitxoei honako material honek eskeini nahi deutseguz: o    Irakurketa materialak o    Matematika eta zenbakikuntza o    Psikomotrizitatea o    Lasaitasun txokoa o    Autonomia garatzen -        LH: orrialde honetan honako gaiak jorratuko dira: o    Irakurketa eta ulermena o    Matematika eta zenbakikuntza o    Ingelera o    Lasaitasun txokoa o    Psikomotrizitatea o    Auton

Errefuxiatuaren Mundu Eguna

Irudia
  Errefuxiatuaren Mundu Eguna Errefuxiatuaren Mundu Eguna, bagilaren 20an ospatzen da urtero. Egun hau, bai errefuxiatuei laguntzeko, bai gainontzekook horreen, lekuz aldarazitakoen edota hainbat gatazkagaitik asilo zain dagozanen egoeraz kontzientziatzeko eguna izango da. Egun hau, 1951. urtean egin zan Errefuxiatuen Estatutuaren Konbekzioaren 50. urteurrena goraipatzeko ospatu zan lehenengoz 2001. urtean. Errefuxiatua, edozein motatako indarkeria, jazarpen edota gatazka armatu dala eta, bere herrialdea iztera behartuta dagoana da. Hamaika arrazoi dago, errefuxiatuak jaioterritik eta familiarengandik banatuta urrun bizitzera behartuta egoteko. Ohiko jazarpen-arrazoiak, politiko, erlijioso, sozial, arraza edota sexualak izango dira. Gainera, pausu erabakior hau emon ezean, hau da, herrialdea iztearena, bizitza arriskuan jarri ahalko dabe Begoñazpi Ikastola egun hau ospatzeaz bat datorrenez, ospatzearen alde egongo da. Azken aldian bizi dogun egoerak ez dau asko lagunduko, munduan doguz

Umeek Lan egitearen Aurkako Mundu Eguna

Irudia
 Umeek Lan egitearen Aurkako Mundu Eguna Umeek Lan egitearen Aurkako Mundu Eguna urtero ospatzen da bagilaren 12an. Egun hau ospatzeak dauan helburua, munduko hainbat herrialdetan umeak lan egiten behartzea salatzea zein sentikortzea da. Honek, umeei hezkuntza, osasuna, garapena eta ongizate osoa ahalbidetuko deutsen eskubidea ukatuko deutse eta. Tristea eta gogorra bada be, munduko hainbat tokitan behartzen dabez ume eta gazteak lan egiten. Zoritxarrez aspalditik bizi dogun errealitatea da. Dana dala, gobernuek arazoari ezin izan deutse konponbiderik emon ezta aurre egin be; izan be, urteak aurrera joan ahala, arazoa areagotu egin da. Askok ez dabe edonorentzat oinarrizkoak diran hainbat eskubide izateko modurik be, besteak beste, hezkuntza, osasuna eta janaria izatekoarena. Arazo honen arrazoi nagusiena, ume eta gazte honeek diruz etxekoei laguntzeko, lan egin behar izaten dabela da. Egoera honeek, gehien bat herrialde txiro eta herrialde ahuletan izaten dira. Begoñazpi Ikastolak ume

Ingurumenaren Mundu Eguna

Irudia
  Ingurumenaren Mundu Eguna Bagilaren 5ean, gure ekosistemak zaintzeak dauan garrantziaz mundu mailan gizartea sentikortzeko zein ingurumenarekiko errespetua sustatzeko xedez ospatzen da Ingurumenaren Mundu Eguna. Data hau, Nazio Natuen Batzar Nagusiak aldarrikatu eta izendatu eban 1972an, ingurumena gai nagusi izan eban Stockholm-eko Konferentziagaz bat eginez. Ingurumenaren Mundu Egunaren ospakizunaren helburua lortzeko, pertsonak eta komunitateak motibatu nahian oinarrituz, ahalegin handia egin beharko da. Horreexek izango baitira ingurumena zaintzeko zein garapen jasangarriko protagonista. Hori dala eta, pertsonei kontsumo ohiturak hobetzea eskatuko jake, enpresei ekologikoagoak diran ereduak garatu eta erabiltzea eta gobernuei gune naturalak babestea. Irakasleei,naturalak diran baloreetan hezitea eta gazteei planetaren etorkizunaren alde aldarrikatu eta jokatzea. Azken baten, ingurumenaren zaintza eta babesa danon esku egongo da. Begoñazpi Ikastolak oso argi dau ingurumena zaintze

Erasoen Biktima Errugabeak diran Umeen Nazioarteko Eguna

Irudia
 Erasoen Biktima Errugabeak diran Umeen Nazioarteko Eguna Guda eta gatazka egoeran bizi diran umeak babesteko helburua izanik, Nazio Batuen Batzar Nagusiak bagilaren 4a, Erasoen Biktima Errugabeak diran Umeen Nazioarteko Eguna ospatzeko eguna aldarrikatu eban. Holango egoeretan, biktimarik ahulenak umeak izaten diranez, honeek eraso fisikoak, psikologikoak eta emozionalak jasotzen dabez. Helburu nagusia, umeentzat, pertsona moduan hazi eta garatzeko toki segurua osatzea izango da, guda eta gatazkek sortzen daben sufrimendu eta kalteetaik urrun. 1982ko abuztuan, NBEko Batzar Nagusiak, Palestinari buruzko larrialdi-egoerako garaian, Israelek eragindako erasoen biktima izan ziran Palestinako eta Libiako hainbat umeren arazoa konpontzeko zerbait egin nahi ebala eta, egun hau ospatzea erabaki eban. Egun honen xede nagusia, ume honeek jasandako mina eta sufrimendua aintzat hartzea da baita mundu mailan danok murgildu gaitezan, kontzientzia aldaketa eragitea be. Begoñazpi Ikastolatik be egun

Esklerosi Anizkoitzaren Mundu Eguna

Irudia
 Esklerosi Anizkoitzaren Mundu Eguna Maiatzaren 30ean urtero izan eta ospatzen dan Esklerosi Anizkoitzaren Mundu Eguna, Esklerosi Anizkitzaren Nazioarteko Federazioak sustatu eban. Egun honen xede nagusia, gizartea, munduan milioi bi lagunek baino gehiagok pairatzen daben gaixotasun honetaz kontzientziatzea da. Esklerosi Anizkoitza, gaixotasun neurologiko kronikoa da, normalean 20 eta 40 urte arteko pertsonei eragiten deutse eta emakumeak dira gaixotasuna gehien nozitzen dabenak. Gaixotasun honek, nerbio-sistema zentralean sortzen bada be, burmuinari eta bizkar-muinari eragingo deutso. Izan be, nerbio-zelulak inguratzen dauzan gai koipetsua dan mielina zauritzean, burmuinetik gorputzera zein gorputzetik burmuinera nerbioek bideratuko dabezan bulkada elektrikoetan eragina izango dau. Begoñazpi Ikastolak ospakizun honegaz bat egiten dau, esklerosi anizkoitza, beldurra emoten dauan gaixotasuna da, sarritan gaixoarengan zein ingurukoengan menpekotasuna izan eta eraginez, gaixoak laguntza h

Bakearen eta Armagabetzearen Aldeko Emakumeen Mundu Eguna

Irudia
  Bakearen eta Armagabetzearen Aldeko Emakumeen Mundu Eguna Munduko bakea lortzeko prozesuetan emakumeen parte hartzea areagotzeko xedez ospatzen da urtero maiatzaren 24an, Bakearen eta Armatzearen Aldeko Emakumeen Mundu Eguna. Badakigu, 1915. urtetik aurrera, Hayako Mundu Biltzarra egin zanean, emakumea ikusgai jarri zan eta aktiboki parte hartzeko bakeagaz zerikusia eban guztiagaz, aurrerapen garrantzitsuak zein beste batzuk lortzeko aukera emon jakon, gizarte justuago, duin eta guda guztietatik libre dagoan mundua lortzeko. Izan be, aldaketak eta garapena lortu ahal izateko, gizartean emakumeak izan dauan rola oso garrantzitsua izan da. Emakumeen ekarpenei esker, hainbat arlotan, teknologian zein zientzian ezezik, bizitzan bertan be, zenbait aurrerakuntza izan dira. Beraz, emakumeak ezinbestekoak izan eta izango dirala esan behar dogu. Begoñazpi Ikastolak, bakearen gaia lantzeagaitik zein prozesu horreetan guztietan emakumearen parte hartzeagatik, bat egiten dau egun hau ospatzeagaz

Alkarrizketa eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren Mundu Eguna

Irudia
Alkarrizketa eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren Mundu Eguna 2001 urtean, Nazio Batuen Erakundeak, kultura desbardinen dibertsitatea, alkarrizketa, inklusioa eta kooperazioa aldarrikatu asmoz, Alkarrizketa eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren Mundu Eguna, maiatzaren 21a izatea eta ospatzea erabaki eban. Kulturala aniztasuna, sinesmen, musika, arte, lan eta giza-jarduera guztietan ikusi eta adierazi daiteke. Izan be, gizakiok egiten dogun guztian adieraziko dogu geurea dogun kultura, komunitate, gizarte edota herri moduan agerian jarriz. Baina, gure kulturak dauzan ezaugarri bereziek, ederrak izateaz gain, bizitza espiritual, moral, afektibo eta intelektuala be aberastuko dabe. Gainera, txirotasuna murrizten be lagunduko dabe, garapen sozial zein ekonomikoa lortzeko ezinbestekoak izango diralarik. Begoñazpi Ikastolak beti sustatu dauz aniztasuna nahiz alkarrizketa. Dana dala, horregaz lotutako balore zein ideia honeek beti landu izan doguz. Azken baten, gizarteko kultura aniztasuna

Osasunaren Nazioarteko Eguna

Irudia
Osasunaren Nazioarteko Eguna 1948. urtean, Munduko Osasun Erakundeak apirilaren 7a Osasunaren Nazioarteko Eguna izango zala erabaki eban. Munduko Osasun Erakundearen (OME) oroipenagaz bat etorren ospakizun-egun honek, besteak beste, munduko gaixotasun hilgarriez kontzientzia hartzea eban xede. Lehenengoz, 1950ean ospatu zan legun honek, Estatuen parte-hartzaileek dabezan iradokizun zein beharrizanetan oinarrituko dan gaia izaten dau urtero. Aurtego leloa hauxe izango da: “Zelango planeta, halango osasuna”. OMEk, 2022ko apirilaren 7an, planetak eta eta osasunak, alkarrekin daben loturan jarriko dau arreta. Horregaitik, egun horretan bertan martxan jarriko dan kanpainan, lagun, komunitate, gobernu eta mundu osoko alkarteei, planeta zein osasuna babesteko hartu diran neurriei buruzko esperientziak partekatzeko deia egin eta eskatu deutse. Begoñazpi Ikastolak egun honi be, berez dauan garrantzia emon gura deutso. Osasunik izan ezik, gainontzekoak garrantzia galtzen dauanez, bera izango da

Autismoaren Nazioarteko Eguna

Irudia
https://www.youtube.com/watch?v=ggVF9gO6GFA    Autismoaren Nazioarteko Eguna Autismoa, haurtzaroko lehen urteetan agertzen dan eta pairatzen dabenen garapen neurologikoari erasotzen deutsen ezgaitasuntzat hartzen da. Inguruko munduarekiko alkarreraginean, pertsonekiko hartu-emonetan eta ahozko komunikazioan eragitea izango da ezaugarri nagusietako bat. 2007an Nazio Batuen Erakundeak (NBE) autismoa daben lagunak agerian jartzeko, gizarteari nahasmendu honen barri emoteko, bai gizartean, bai lan-munduan pertsona honeen guztien integrazioa lortzea xede izanik, egun hau ospatzea erabaki eban, azken baten, lagun honeek, bizimodu autonomoagoa eta independienteagoa erdiestea nahi baitzan. Autismoaren espektroko nahasmendua gizartean dogun giza-errealitatea bada be, munduan gero eta nabariagoa da eta ikus-entzunezkoetan zein sare sozialetan zein giza eta lan-taldetan… are eta nabarmenagoa da. Dana dala, nahasmendu hau, gizartean naturaltasun osoz murgildu eta hartu arren,helburuak erdiesteko o

Arraza -diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Irudia
  Arraza -diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna 1960ko martiaren 21ean Hegoafrikan apartheid-aren aurkako manifestazio baketsuan, bertako poliziak tiro egin eta 69 pertsona hil ebazan. Honen ondorioz, Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Nagusiak, martiak 21, Arraza Diskriminazioa ezabatzeko Nazioarteko Eguna hautatu eban. 1979an Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Nagusiak estatu guztian, martiaren 21etik aurrera arrazakeria zein arraza-diskriminazioari aurre egiten deutsen herrialdekiko Solidaritatea Astea antolatzea proposatu eta erabaki eban. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren lehen artikuluak hauxe diño: “gizaki guztiok jaio gara eskubide eta duintasun osoz, libre eta bardinatasunez”. Aurrekoaz gain, bigarren artikuluak hauxe diño: “edonork dau Aldarrikapen honetan aldarrikatzen diran askatasun eta eskubideak; inongo aitzakia barik, bardin da zein arraza, jatorri edota bizi-baldintza dauan”. Begoñazpi Ikastola bat dator egun hau ospatzeaz baita egunak dauan garrantzia al

Down Sindromearen Nazioarteko Eguna

Irudia
https://www.youtube.com/watch?v=3HhI1vO_Jxg  Down Sindromearen Nazioarteko Eguna Down Sindromearen Nazioarteko Eguna, down sindromea dabenen bizitzaz kontzientzia hartzeko xedez ospatzen da mundu osoan. Down Syndrome International (DSI) Elkarteak sortu eban egun honek Nazio Batuen Erakundearen laguntza jaso dau. Down Sindromearen Eguna, martiaren 21a da. Egun hau,Down sindromeak bakarrik dauan ezaugarria dan 21 kromosomaren hirukoizteak (trisomiak) dauan lotura eta garrantzia nabarmentzeagaitik hartu zan. 2022ko leloa hauxe da: “erabakia geuk hartuko dogu”. Esaldi hau, Nazio Batuen Erakundeak Ezgaitasuna daben Pertsonen Eskubide zein honeek parte hartzeko daben eskubideei buruzko bilera baten oinarritu da eta Down sindromea dabenentzat guztiz iradokitzailea izango da. Martiaren 21eko astean DSIari buruzko kontzientzia sortzeko asmoz, hainbat kanpaina eta jarduera egongo dira. Honeetariko bakoitzak Down sindromeari zein honen komunitateari babesa eskainiko deutso. Argi dago, sare sozial

Emakumearen Nazioarteko Eguna

Irudia
 Emakumearen Nazioarteko Eguna Aurten, Emakumearen Nazioarteko Eguneko leloa “etorkizun jasagarri baterako, egun genero bardintasuna” izango da. Egun honek, guztiontzat jasangarriagoa izango dan etorkizuna sortzeko, aldaketa-klimatikoaren egokitzapena, arintzea eta erantzuna emoteko ahaleginaren buru diran munduko emakume eta nesken ekarpena aitortuko dau. XXI. mendeko mundu mailako erronka nagusienetako bat, klima-aldaketaren testuinguruan genero bardintasuna sustatzea eta hondamendien arriskua murriztea izango da. Klima-aldaketa zein jasangarritasunagaz zerikusia daben hainbat arlok, garapen ekonomikoan, sozialean baita ingurumen-garapenean be, iraunkorrak eta larriak diran ondorioak izan eta izango dabez. Gizartean ahulak eta baztertuta dagozanak dira egoera hau gehien nozitzen dabenak. Gero eta nabariagoa da, klima-aldaketaren eraginen aurrean, emakumeak gizonak baino ahulagoak dirala. Izan be, emakumeak munduko biztanleria txiroaren gehiengoa izateaz gain, klima-aldaketaren mehatx

entzumenaren nazioarteko eguna

Irudia
Entzumenaren Nazioarteko Eguna 2007an, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) Entzumenaren Nazioarteko Eguna sustatu eban, entzumen arazoren bat izan daikean munduko edozein pertsonari gaixotasuna goiz antzematea lortzea xede ebala. 2022an egun hau prebentzio eta esku-hartze goiztiarrak dauan garrantzian oinarrituko da. Gehienetan, entzumen arazoak dabezanak, berandu edota arazoa larria izan arte konturatu be ez dira egiten. Horregaitik, jendeari urtero egiten dauan osasun-azterketan, entzumen frogak egiteak dauan garrantzia nabarmendu beharko deutsogu. Beraz, Entzumenaren Nazioarteko Egunean, entzumen sistemaren azterketa sakona egitea izango da zentzuzkoena. Era berean, zaratatsuak diran lanak egiteko orduan, entzumenak kalterik ez jasotzeko lanok zelan egin zein zarata honeen aurrean entzumena babesteko aldarrikapena egingo dogu. Gainera, egunari berari ikusgarritasuna emoteko, gomendagarria da sare sozialetan gaiari hitza eta garrantzia emotea. Begoñapi Ikastola egun honen aldarrikapena

zero diskriminazi

Irudia
Zero Diskrimaziorako Nazioarteko Eguna Diskriminazioak mundu guztian, hamaika laguni eragiten deutso. Martiaren 1ean, Zero Diskriminazioaren Egunean, “mundura zabaldu zaitez, eskua ireki” lelopean, aniztasun eta mota guztietako diskriminazioari aurre egiteko, mundu guztiko jendea bilduko da. “Diskriminazioa giza-eskubideen zapaltzea da eta nahitaez erantzuna jaso behar dau”. esan eban NBEko idazkari nagusia dan Ban Ki-moonek.” Guztiok dogu errespetuz eta duintasunez bizitzeko eskubidea“. Zero Diskriminazioaren Egun honetan, sare sozialak erabiliz, edonork izango dau egoera aztertu eta hedatzeko abagunea. Azken baten, bakoitzarentzat Zero Diskriminazioak zer esan gura dauan azaltzeko eta islatzeko modua izango da. Horregaitik, askok eta askok, kanpaina honen ikurra dan tximeletan oinarritutako abestiak, poemak, pentsamenduak eta jarduerak partekatu dabez. Beste batzuek, ostera, diskriminazioa eta giza-eskubideak bermatu eta babesteko zein ahalegina eraginkorra izateko deia egin deutsie

Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna

Irudia
 Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna 2008.urtetik aurrera, Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna zezeilaren azken egunean ospatzen da. Helburua, gizartean kontzientzia sortzea sortzeaz gain, holango gaixotasunak dabezan pertsonei, momentu egokian diagnostikoa eta tratamendua jasotzen laguntzea da, azken baten, bizitza hobea bermatzea erdietsi gura dogu eta. Dakigunez, zezelia berezia da, bisurteetan egun bat gehitzen jako eta. Horregaitik hautatu zan hil hau gaixotasun arraroak ospatzeko. Gaixotasun arraroak, gitxi bada be, gizartean eragina daben gaixotasunak edota patologiak izaten dira, gainera gehienetan osagai genetikoa izaten dabe. Gaixotasun zurtzak izenaz be ezagutzen doguz. Gaur egun gaixotasun hau, gizartearen %8k nozitzen dau, hau da, zenbakitan, 350 milioi pertsonak. Begoñazpi Ikastolak, holango jarduerekin bat datorrenez, jarduerok sustatu egingo dauz. Sarritan, gaixotasun arraroak pairatzen dauzan pertsonen kopurua eskasa danez., lagun honeek ez dabe inongo laguntzarik

Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna

Irudia
https://www.youtube.com/watch?v=-NpNGldTamQ   Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna Egutegietan, Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna, zezeliaren 18an agertuko jaku. Egun hau, 2007an ospatu zan lehenengoz, beraz, data esanguratsu hau labatik atera barria da. Egun honek, 1943an sindromea lehengoz deskribatu eban Hans Asperger, psikiatra austriarraren jaiotza-datarekin bat egiten dau. Beraz, zezeilaren 18an hainbat jarduera antolatzen dira mundua zabalean, gizartea autismo mota honetaz sentsibilizatzeko zein pairatzen dabenei biziimodu hobea eskaini edota egiteko,. Hori dala eta, lagun honeek eta familiek behar daben laguntza bermatzeko, kolektiboaren lana ezeze, honen beharrizanak eta gaitasuna be aldarrikatu, agertu nahiz zabalduko dira. Asperger sindromea gehien bat, gertaerak ulertzeko momentuan eta ahozko zein ahozko ez diran hainbat arlotan antzemango da.. Sindrome honek batez be, hizkuntzan, komunikazioan eta besteekiko hartu-emonetan eragingo dau. Azken baten, adimen-kozient

Emakume eta Neskatila Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Emakume eta Neskatila Zientzialarien Nazioarteko Eguna Zezeilaren 11n, NBEk 2015ean Emakume eta Neskatila Zientzialarien Nazioarteko Eguna ezarri ebanetik, urtero ospatzen da. Egun honen helburu nagusiena, zientzia munduan emakumeen parte hartze zabalagoa eta zelan ez, inklusinoa lortzea da. Holan izanik, teknologia munduan be, gizonen eta emakumeen arteko aldea murriztuko egingo dalarik. Gaur egun hainbat herrialdetan, genero kontuak dirala eta, hainbat borroka egin dira. Dakizuenez, emakumeei hainbat arlotan parte hartzea murriztu egiten jake, esate baterako, teknologian, zientzian edota matematikan. Arrazoi horreek bide, sortu zan egun hau. Azken baten, arazo honi egun eta lekua emoteko zein mundu osoko emakume eta neskei giza garapenerako ezinbestekoa dan zientzian daben rol garrantzitsua goraipatzeko eta sustatzeko sortu zan. Historian zehar hainbat zientzialari emakume garrantzitsu egon dira, esaterako Mari Curie, Ada Lovelace, Margarita de Salas, Flora de Pablos. Honeek, zientzi

Eskoletako Bakearen eta Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Irudia
  Eskoletako Bakearen eta Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna 1964ko urtarrilaren 30ean hasi zan Eskoletako Bakearen eta Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen. Data hau, egun horretan Mahatma Gandhi hil eben eguna izateagaitik aukeratu zan. Gandhi, Indiako lider abertzalea eta espirituala, erresistentzia baketsuaren ideia izan eban pertsonarik esanguratsuena izan zan. 1998. urtean Nazio Batuen Erakundeak, 2000. hamarkada kultura baketsuaren hamarkada izendatu eban. Daborduko, 36 urtez munduko hainbat eskolatan ospatzen zan Eskoletako Bakearen eta Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Gaur egun munduan arazo ugari badago be, askoz ugariagoa da arazo honeei buruz jasotzen doguzan barriak. Egungo ume eta gazteek etengabe jasotzen dabe. beste garai batzuetakoekin alderatuz, gizartea bortitzagoa dala erakusten daben testu, grafiko eta zenbait barri. Hau gitxi ez balitz, eskoletan segurtasunik gabeko pertsonek gero eta gehiagotan jasotzen dabe bullinga eta ziberjazarpena. G

Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna

Irudia
  Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna Urtarrilaren 24an ospatzen da Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna, Nazio Bataen Erakundeak (NBE) ezarritako egun honen helburua mundu osoan zehar hezkuntzaren garrantziaz kontzientzia sortzea da, azken baten gizartean garapen jasangarria lortu nahi da. Egunak beste helburu batzuk be badaukaz, besteak beste, kalitatezko hezkuntza lortzea. Izan be, Hezkuntza gizarte justu, bardina eta jasangarria lortzeko ezinbestekoa da. Hezkuntzak pertsonen ekoizpena areagotzen dauanez, garapen ekonomikoa be areagotuko dau. Hezkuntzak, pertsonak dauzan gaitasunak uztiatuz, gustuko dabenean oinarritutako jarduerak latzea lortuko dau, pertsonen zoriontasunean itzelezko eragina izango daualarik. Dakigunez, pertsona betea, pertsona alaia da. Horrengaitik, hezkuntza pobreziaren eta gosearen aurkako tresna izango da, osasuna hobetzeko balioko dau, genero bardintasuna sortuko dau eta ezbardintasuna be murriztu egingo dau. Hitz gitxitan, hezkuntzak gizarte hobea sortuko dau. Munduan

Braillearen Munduko Eguna

Irudia
  Braillearen Munduko Eguna Itsuen edota ikusmen urritasunen bat dabenen eskubideak bermatzeko komunikabidea dan braillearen kontzientzia handiagoa hartzeko, urtarrilaren 4an, Braillearen Munduko Eguna ospatuko da. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, munduan hogeita hamasei milioi lagun itsu dagoz eta berrehun eta hamasei milioik ikusmen desgaitasun larria edota ertaina dabe. Dakigunez, lagun honeek, pobrezian bizitzeko aukera handiagoa izaten dabe, baita beste batzuek baino osasun okerragoa eta lan egiteko zein hezkuntza jasotzeko be oztopo gehiago izango dabe. Braillea erliebean sortutako alfabetoa da. Hau, letra, puntuazio-zeinu, zenbaki, zientzia-grafia, matematika eta musika ikur izateko sortu zan. Braille alfabetoa, erliebean egindako sei puntuko gelaxkatan, konbentzionalki, goitik behera eta ezkerretik eskumara zenbakituko diran hiru errenkadatan eta bi zutabetan antolatuko da. Puntuak izateak edo ez izateak, sinboloak kodifikatzea ahalbidetuko dau. Sei puntu honeekaz 64 konb

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna

Irudia
Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna 1948. urtean giza eskubide unibertsalen deklarazioa onartu zan egunarekin bat eginez, abenduaren 10ean, urtero, ospatzen da Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna. Urte bi geroago, 1950. urtean Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak egun hori ospatzeko eguna ezarri eban. Giza eskubideak, danok doguzan eta garrantsitsuak diran eskubideak dira, arraza, sexu, herria, hizkuntza, erlijio, jatorri etniko edota beste edozein baldintza kontuan izan barik euki behar doguzanak. Gaur egun Nazio Batuen Erakundeak sortutako hainbat eskubideren zerrendak, hainbat eskubide defendatuko dauz, bizitzarako, askatasunerako, hezkuntzarako eta lanerako eskubideaz gain, inongo diskriminaziorik jasan gabe, errespetatuak izan behar daben eskubideak be bai. “Munduko gizaki guztiok jaiotzen gara aske eta eskubideetan eta duintasunean bardinak” Hauxe da giza eskubideen deklarazioaren lehen artikulua. Esandakoan oinarrituz, arraza, erlijio, hizkuntza, ideia politiko, jatorri, giza-j

Desgaitasuna dabenen Nazioarteko Eguna

Irudia
  Desgaitasuna dabenen Nazioarteko Eguna Desgaitasunen bat daben pertsonen eguna dan abenduaren 3an, gizarteko eremu guztietan pertsona honeen eskubideak eta ongi izana bermatzeaz gain, bizitzako arlo guztiek egoera horretaz kontzientzia hartzea be izango dau helburu. Desgaitasuna edonork jasan ahal izango dauan egoera izango da hau da, edozein gizakik edonoiz pairatu ahalko dau; desgaitasuna behin-behinekoa zein behin betikoa izan daitekenez, prest egon beharko dogu. Desgaitasuna, denborak aurrera egin ahala, korapilatsua dan kontzeptua da. Egun, gizartean sortutako desgaitasunaren aldeko hainbat ekintzari esker, pertsona honeek dabezan oztopo edota arazoetan oinarrizten diran iritziak gainditu egin dira. Iritzi honeek biomedikuntza-errehabilitazio eredutik etorritakoak ziran. Gaur egun desgaitasunaren kontzeptua, giza-ereduan landu eta oinarritzen da. Honek, fisikoki zein jarrera-hesietan jarriko dau gakoa; azken baten, pertsona honeek beharrezkoa ez dan parte hartze osoa eta eragink

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna

Irudia
https://www.youtube.com/watch?v=He60I5P30eU https://www.youtube.com/watch?v=Kdn3_jaP0Ro   Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna 2000. urtean, NBEko Batzar Nagusiak zemendiaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ezarri eban. Hainbat gobernu, nazioarteko erakunde eta GKE, gizarteak emakumeenganako indarkeriaren kontra jarduerak prestatu, sustatu eta eskua hartzeko kontzientzia hartzen gonbidatu ebazan. 1981. urtetik emakumeen eskubideen aldeko militante eta aktibistek, zemendiaren 25a genero indarkeriaren kontrako oroitzapen eta protesta egun egokia zala ikusi eben. Izan be, data hau “Mirabal ahizten memoria” sustatzeko aukeratu zan. Dominikar Errepublikako hiru ahizta aktibista honeek, 1960an erail ebezan Rafael Trujillok gobernantearen aginduz. Munduan, gaur egun oso garrantzitsua dan egun honek, emakumeenganako eta umeenganako indarkeria gaia biziki zabaldu dau. Azken baten, egoera hau erasotzaileek daben zigorgabetasunagaitik dala uste da,