Mezuak

kokleako inplantearen nazioarteko eguna

Irudia
  Kokleako Inplantearen Nazioarteko Eguna Dakizuenez, zezeilaren 25a Kokleako Inplantearen Nazioarteko Eguna da. Bizi dogun Covid-19ak sortarazitako pandemiak mundua goitik behera aldatu dau. Ahaztu ezingo dogun urte luze bezain gogor honetan, bizitzeko ohiturak, hartu-emonak … eraldatu egin behar izan doguz. Guztiok jasan behar izan dogun egoera izan da hau. Horregaitik aurtengo ikurra maskara izango da. Inguruan izan doguzan aldaketak guztiontzat oso nabarmenak   izan badira, zer esanik ez, entzuteko desgaitasuna daben pertsonentzat. Egoera honek, komunikazioa oztopatzen daben hainbat arazo sortu dau eta nabariena,   maskara jantzi behar izatearenaizan da (   osasun egoera kontuan izanda, beharrezkoa eta   justifikatua). Maskara gehienak opakuak izaten dira, beraz, ezpainak irakurtzeko zailtasuna areagotu egingo dabe. Egoera honeek, entzuteko desgaitasuna daben pertsonei asko sufriarazi deutsiela gogoratu behar dogu. Hortaz, lagun honeen egoera eta izate...

Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna

Irudia
  Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna Egutegietan, Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna, zezeliaren 18an agertuko jaku. Egun hau, 2007an ospatu zan lehenengoz, beraz, data esanguratsu hau labatik atera barria da. Egun honek, 1943an sindromea lehengoz deskribatu eban Hans Asperger, psikiatra austriarraren jaiotza-datarekin bat egiten dau. Beraz, zezeilaren 18an hainbat jarduera antolatzen dira mundua zabalean, gizartea autismo mota honetaz sentsibilizatzeko zein pairatzen dabenei biziimodu hobea eskaini edota egiteko,. Hori dala eta, lagun honeek eta familiek behar daben laguntza bermatzeko, kolektiboaren lana ezeze, honen beharrizanak eta gaitasuna be aldarrikatu, agertu nahiz zabalduko dira. Asperger sindromea gehien bat, gertaerak ulertzeko momentuan eta ahozko zein ahozko ez diran hainbat arlotan antzemango da.. Sindrome honek batez be, hizkuntzan, komunikazioan eta besteekiko hartu-emonetan eragingo dau. Azken baten, adimen-kozientea normala dan autista-espektroaren naha...

Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna 2021; “Neu naz eta egingo dot”

Irudia
 Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna 2021; “Neu naz eta egingo dot” Neu naz eta egingo dot lelopean, urtero bezala, zezeilaren 4an munduan Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna izango dogu. Gaixotasun hau ikerketei esker gero eta kontrolatuago badago be, oraindio, urtero, hamaika laguni eragiten deutsa. Hori dala eta, bihar ospakizun eguna izango dogu. Gaur egun mundu mailan minbizia da heriotza gehien eragiten dauan eritasunetako bat. Dana dala, gaixotasunari aurre egiteko bai antzematean, bai tratamenduan, gero eta aurrerapauso gehiago emoten dala nabarmendu behar dogu. Baina aurrerapen honeek emon arren, guztiz garrantzitsutzat jotzen dogu gizakiok, arriskuak ekidin zein murrizteko, arriskuez jabetzea eta osasuntsua dan bizimodua izatea. Horregaitik, Ikastolak egun honi dauan garrantzia emon gura deutso, gizarteari hainbeste kalte eta gainditzea hain gatx egiten jakon gaixotasuna aldarrikatuz. Gaixotasun hau, guztiok hartu, sentitu, izan edota izango dogu, arinago edo berandua...

Pentsamendu Baikorra

Irudia
  Pentsamendu baikorraren garrantzia Pentsamendu baikorrak ez dau errealitatea ikusten ez dogula esan gura, ezta gertaera gatxak ikusten ez doguzala be. Pentsamendu baikorrak, egoera gatxei baikor eta egoki aurre egiten deutsegula esan nahiko dau, hau da, onena gertatuko dala uste izango dogu,  ez txarrena. Pentsamendu baikorra, normalean, barne alkarrizketagaz hasiko da. Barne alkarrizketa hau, burmuinetik etengabe pasatzen diran pentsamenduek eta ideiek osotuko dabe. Dakigunez, pentsamendu automatiko honeek, baikorrak edo ezkorrak izan daitekez. Barne alkarrizketa honen zati bat, logikatik zein arrazoitik etorri daiteke eta beste atal bat, informazio faltagaitik, uste dogun ideia desegokiengaitik.    Hainbat ikerketak erakutsi deuskuenez, baikortasuna edo ezkortasuna bezalako nortasunaren zenbait arlok, zerikusi handia dabe osasunean zein pertsonen ongizatean. Baikortasunarekin bat datorren pentsamendu positiboa, ezinbestekoa izango da estresaren kudeaketan, osasun...

2021

Irudia
  2021erako helburua Amaitu barri dogun 2020 urtea,   berezia baino bereziagoa izan da, aldaketa ugariduna. Covid 19ak, bizitza ohiturak zein hartu-emonak izateko moduak aldarazi deuskuz. Horretaz gain, teknologiaren kudeaketa, nahiz edukiak lantzeko beste modu batzuk nahiz metodologia ezbardinak be ekarri deuskuz. Hori dala eta,   Ikastolan lantzen doguna ezezik, lantzeko modua be asko aldatu da. Beraz, betiko moduan lan eginez gero, ezin izango deutsogunez egoerari aurre egin,   geuk be aldatu eta egokitu beharra izan dogu.   Orientazio sailak be egokitu behar izan dau, jakina. 2021 urtea indarbarrituta   hasi dogu. Sarritan lan egiteko erabiliko doguzan metodoak, barriak izango dira, beste batzuetan, ostera, erabilgarri eta baliogarri badira, betiko metodoak edo moduak erabiliko doguz.   Beraz, aipatutako guztiagaitik    orientazio sailetik gogotsu ekingo deutsogu lanari, baikorrak izan behar dogulakoan gagoz eta. Gogoratu, egoera ba...

Giza eskubideen eguna

Irudia
  Giza Eskubideen Eguna Abenduaren 10a Giza Eskubideen Eguna da. Horregaitik da egun hau, munduko gizaki guztiok doguzan eskubideak aldarrikatzeko eta ospatzeko eguna. Beraz, egun honen helburu nagusia, guztiontzako eskubideak defendatzea eta bermatzea izango da. Giza Eskubideen Eguna, 1950ean NBEk sortu eban giza eskubideen mundu mailako deklarazioan. Hortaz, eskubide honeek, arraza, erlijioa, maila soziala, herritartasuna… kontuan izan barik, guztiok izan behar doguzan eskubideak dira. Dana dala, oraindik orain, munduko herrialde guztietan ez dira giza eskubideak bermatzen, besteak beste, hirugarren munduko hainbat lurraldetan giza eskubideak errespetatu be ez dira egiten. Gainera, bertako herritarrek askotan, beste toki batzuetako herritarrek baino bizi-baldintza txarragoak izaten dabez. Izan be, maiz lagun honeen bizi-baldintzak lehen munduko lurralde zein enpresen erantzukizun izaten dira. Beraz, giza eskubideak beteko balira, ez litzatekela holango egoerarik gertatuko az...

Nazioarteko ezgaitasunaren eguna

Irudia
 Nazioarteko ezgaitasunaren eguna Abenduaren 3an, Ezgaitasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Munduan ezgaitasuna daben pertsona asko dago. Aipatu beharra dago ezgaitasun mota asko dagoala, besteak beste, ezgaitasun fisikoa, psikologikoa, emozionala… Egun honen helburua gizartean aniztasuna sustatzea eta pertsona hauek beste edonork dituen aukera berdinak dituela bermatzea da. 2020ko kanpaiaren lema “guztiontzako egun bat “ da. Aniztasuna, gizartean oso garrantzitsua den zerbait da. Edonork noizbait ezgaitasuna sufritu ahal du bere bizitzako momenturen batean, eta hurbiletik ukitu ahal gaituen zerbait da ezgaitasuna, beraz, ezgaitasuna sufritzen duten pertsonen integrazioa eta aukera berdintasuna lantzea ezin bestekoa da gizartean. 2030ko kanpaina “inork atzean geratu ez dezan” helburu hau bilatzen du eta honen garrantzia ukaezina da munduan zein gizartean. Ikastolatik gure elkartasun adierazpena egin nahi dugu egun honekin, izan ere egunero lantzen dugun gaia da hau eta ikastola...

Euskararen eguna

Irudia
 Euskararen eguna Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Ikastolan egun garrantzitsua, benetan. Horregaitik, ba, geure-geurea dan hizkuntza indartzeak eta erabiltzeak dauan garrantzia azpimarratu gura dogu. Izan be, egun honen helburu nagusia euskara sustatzean eta erabileran datza, euskera jakin eta egunero erabiltzen dabenen artean alde handia dago. Euskararen Eguna Frantzisko Xabierkoaren egunean, hau da, abenduaren 3an ospatzen da 1995etik. Antza, honek hil orduko esandako azken hitzak euskeraz izan ziranez, egun horretan da Euskararen Eguna. Euskaraldia bezalako hainbat jarduerak, euskara indartu eta gizartearen partehartzea sustatzen dabe. Euskara, kulturaren atal garrantzitsua da baita izakeraren oinarri be, beraz, erabili daigun euskera! Euskara baita euskaldun egiten gaituena. Día del Euskera El día 3 de diciembre se celebra el día mundial del euskera. Este día es de gran importancia para la ikastola, El euskera es nuestro idioma y valoramos con gran importancia ...

Geldiezinak gara!!!

Irudia
https://www.youtube.com/watch?v=WA4dDs0T7sM Geldiezinak  gara Mundua aldakorra da eta gure esku dago aldatzea. Gaur, zemendiaren 25a, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izanik, oso mezua argia dogu: “ mundua aldatu nahi dugu,, emakumeen aurkako indarkeriari aurre eginez, lortu egingo dogu”.     Gizartean dagoan arazo honi gogo biziz aurre egiten badeutsogu, gailendu eta aurrera ataratzea lortuko dogu. Gizartea batzen danean eta zerbaiten alde   borrokatzen danean, garaile atarako da, GELDIEZINAK GARA!  Hori guztia azalarazteko, hurrengo bideoa ikusi eta ondoren horretaz hausnartzea proposatzen deutsuegu. Bideo honek, gure indarrari eta gaitasunari inork ezin izango deutsola aurre egin erakutsiko deusku. Guztiok batera indartsuagoak garelako eta mundua aldatzeko gai garelako, indarkeria kasuak dagozan bitartean, Ikastolatik emakumeen aurkako indarkeriari aurre egin eta honen aurka egongo garelako. Egunero da Emakumeen aurka...

Zer esan nahi dau jarduerak neska baten moduan egiteak?

Irudia
  https://www.youtube.com/watch?v=s82iF2ew-yk Zer esan nahi dau jarduerak neska baten moduan egiteak? Sarritan, rolaren arabera, kulturalki rolak berak ezarritako hainbat estereotipo dagoz. Oraingo honetan, batez be emekumezkoen rolak landuko doguz. Zer esan gura dau jarduerak neska baten moduan egiteak? Zer esan nahi dau horrek? Gogoko dogu guri horrelakoak esatea? Gizonen artean emoten dan kontua baino ez da? Pentsaera horrek aldaketarik behar dauala uste dozu? Hurrengo bideoan, galdera honeek guztiak argi eta garbi azaldu eta lantzen dira baita   ikuspuntua zein dan eta zein   izan beharko litzatekean be. Mundua aldakorra dan heinean, kultura bera be moldatu eta aldatu egingo da, beraz, guztiontzat hobea izango dan mundua izateko, gaiarekiko ikuspuntua eta jarrera hobetu egin beharko dogu.   Que significa hacer algo como una niña En muchas ocasiones dependiendo del rol, existen diferentes estereotipos culturalmente muy marcados según el rol, en este ...
Irudia
  Urriaren 25a, Hidrocefalia eta espina bifidaren eguna 2012. urtetik ospatzen da urriaren 25ean Espina bifida eta hidrocefaliaren eguna, gaixotasun hau 10.000 jaitako umeetatik 4 edo 5 umeengan eragina izaten du, eta Espainian 20.000 kasu inguru daude. Egun honen helburua, gaixotasun kronikoa dela aztertzea eta gaixo hauen autonomia sustatzea da, beharrezkoak diren errekurtsoak eskainiz. Espina bifida, tutu neuronalean sortutako malformazio baten ondorioz sortzen da, honek ezgaitasun handiak sortzen ditu bai fisikoki zein psikologikoki. Azken urteetan jakin da azido folikoaren erabilera aurdunaldian, prebentziorako oso garrantzitsua dela eta honen erabileraren ondorioz, kasuak murriztu dira azken urteetan. Espina bifida mota ezberdinak daude eta hauen ezberdintasuna bertebreen arteko izurrengatik ematen dira, hauek oso itxiak badagoz edota oso zabalik egoteagaitik ematen dira eta ezgaitasun ezberdinak sortzen dituzte. Ezgaitasun hauek askotan pertsonetan isolamendua sortzen ...