Mezuak

Ahotsaren nazioarteko eguna

Irudia
Ahotsaren Nazioarteko Eguna Dakizuenez, apirilaren 16an ospatuko da Ahotsaren Nazioarteko Eguna. Egun honetan, munduan bizi garenok ahotsaren eta hau zaintzeak dauan garrantzia azpimarratu eta aldarrikatu gura da. Ahotsa da komunikatzeko erabiltzen dan tresnarik garrantzitsuena, baita emozioak zein pentsamenduak partekatzeko be. Gainontzeko pertsonekin hartu-emonetan jartzeko nahiz komunikatzeko be baliogarria da. Gaurko munduan, pertsona askok jasaten dauz ahotsagaz zerikusia daben arazoak, besteak beste, erretzaileek eta lan egiteko ahotsa ezinbesteko dabenek. Begoñazpi Ikastolak egun honi dauan garrantzia adierazi gura deutso. Beraz, gure alkartasun adierazpena emon eta zabaldu nahi dogu. Izan be, ahotsa da hezkuntza-langileon tresnarik erabilgarri, adierazgarri eta garrantzitsuena. Horregaitik, ba, zaindu daigun ahotsa eta ahots-ezgaitasunen bat dabenen alde jokatu daigun!  Día mundial de la voz El Día Mundial de la voz, se celebra el 16 de abril con el objetivo de crear concie...

Osasunaren Nazioarteko Eguna

Irudia
  Osasunaren Nazioarteko Eguna Urtero ospatzen da apirilaren 7an Osasunaren Nazioarteko Eguna. Data honek Munduko Osasun Erakundea sortu zan egunarekin bat egiten dau. 1950ean sortutako egun honetan, nazioarteko osasunari eta egunerokotasunari buruzko hainbat gai lantzen dira.. Aurtengo leloa hauxe da: “mundu justuagoa eta osasuntsuagoa eraikitzen” Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), Nazioen Batasunak sortutako osasun erakundea danez, nazioarteko osasuna landuko dau. OMEk dauan konstituzioa NBEan parte hartzen daben herrialde guztiek sinatzeko aukera izan ebenean, nazioarteko osasuna sustatzeko konpromisoa hartu eben herrialde guztiek. Egindako lanari esker, adibidez, baztanga kasuak gitxituz eta desagertuz joan ziran. Honen ondorioz, beste gaixtotasun batzuetan jarri eben arreta, batez be tuberkulosia eta HIESaren transmisioan. COVID 19ak agerian itzi dauan moduan, hainbat pertsonak bizitza osasuntsuagoa bizi dabe eta osasun zerbitzuetara heltzean, aurretik heltzen zirenean baino h...

Autismoaz kontzientziatzeko Nazioarteko Eguna

Irudia
 Autismoaz kontzientziatzeko Nazioarteko Eguna Apirilaren 2an ospatuko da Autismoaren Nazioarteko Eguna, edo Autismoaz Kontzientziatzeko Nazioarteko Eguna. Nazio Batuen batzar nagusian, TEAri eskainitzeko 2007an sortutako egun hau, autismoari buruzko eztabaidak sortzeko zein gaian hezitzeko izan zan. Modu honetan sortu eban Nazio Batuen Erakundeak (NBE) herrialde guztiei barne hausnarketa egiteko eta erabakiak hartzeko eguna,hau da, autismoa daben pertsonen eskubideak bermatzeko eta hainbat tratamendu eta terapia sortzeko. Azken baten, pertsona honeen bizi-egoera hobetzea eta aukera berak izatea bermatu behar eta nahi da. Autismoaren Egunak dauan helburu nagusiena da, guraso,familia eta orokorrean gizarteari zuzendutako hainbat jarduera-plan zein heziketa-plan sortzea da.Danok izan behar dogu gaiari buruzko barri gehiago eta. Izan be, trastorno hau ulertzeko eta tratatzeko, heziketa da baliabiderik sendoena. Begoñazpi Ikastolak be, erakundea izanik, Egunagaz bat egin eta adostasun ...

DOWN SINDROMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Irudia
  DOWN SINDROMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA Dakizuenez, martiaren 21a da Down Sindromearen Nazioarteko Eguna. Data hau Nazio Batuen Erakundeak proposatu eban 2012an. Gizartea Down sindromeaz sensibilizatzeko zein gaian aditu eta hezitzeko, egun honek helburu zehatzak ebazan, besteak beste, eztabaidak sortzea eta hezkuntza zein gizarte-politika sustatzea. Down Sindromearen Nazioarteko Egunaren helburu nagusia hauxe da: bai sindrome hau dabenek egunero izaten dabezan erronkei zelan aurre egiten deutsen gizarteari erakustea, bai eurek dabezan beharrizanak kontuan hartuz, bizitza normala izan dagien, eskubidea izatea. Era berean, egun honek, Down sindromea dabenek ahal dan neurrian bizitza egokia izan dagien bermatzeko eta gizarte-erakundeei lagun honeek hurreratu eta integratzeko, hezkuntza-kanpaina gehiago sortzeko deia be egingo deutse. Begoñazpi ikastolak, gizartean zein Ikastolan egunak dauan garrantzia nabarmendu gura dauanez, ekimenagaz bat egingo dau. Día mundial del síndrome de Down...

Emakumeen nazioarteko eguna

Irudia
  Esateko gutxi eta egiteko asko  /// Poco que decir y mucho por hacer 

kokleako inplantearen nazioarteko eguna

Irudia
  Kokleako Inplantearen Nazioarteko Eguna Dakizuenez, zezeilaren 25a Kokleako Inplantearen Nazioarteko Eguna da. Bizi dogun Covid-19ak sortarazitako pandemiak mundua goitik behera aldatu dau. Ahaztu ezingo dogun urte luze bezain gogor honetan, bizitzeko ohiturak, hartu-emonak … eraldatu egin behar izan doguz. Guztiok jasan behar izan dogun egoera izan da hau. Horregaitik aurtengo ikurra maskara izango da. Inguruan izan doguzan aldaketak guztiontzat oso nabarmenak   izan badira, zer esanik ez, entzuteko desgaitasuna daben pertsonentzat. Egoera honek, komunikazioa oztopatzen daben hainbat arazo sortu dau eta nabariena,   maskara jantzi behar izatearenaizan da (   osasun egoera kontuan izanda, beharrezkoa eta   justifikatua). Maskara gehienak opakuak izaten dira, beraz, ezpainak irakurtzeko zailtasuna areagotu egingo dabe. Egoera honeek, entzuteko desgaitasuna daben pertsonei asko sufriarazi deutsiela gogoratu behar dogu. Hortaz, lagun honeen egoera eta izate...

Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna

Irudia
  Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna Egutegietan, Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna, zezeliaren 18an agertuko jaku. Egun hau, 2007an ospatu zan lehenengoz, beraz, data esanguratsu hau labatik atera barria da. Egun honek, 1943an sindromea lehengoz deskribatu eban Hans Asperger, psikiatra austriarraren jaiotza-datarekin bat egiten dau. Beraz, zezeilaren 18an hainbat jarduera antolatzen dira mundua zabalean, gizartea autismo mota honetaz sentsibilizatzeko zein pairatzen dabenei biziimodu hobea eskaini edota egiteko,. Hori dala eta, lagun honeek eta familiek behar daben laguntza bermatzeko, kolektiboaren lana ezeze, honen beharrizanak eta gaitasuna be aldarrikatu, agertu nahiz zabalduko dira. Asperger sindromea gehien bat, gertaerak ulertzeko momentuan eta ahozko zein ahozko ez diran hainbat arlotan antzemango da.. Sindrome honek batez be, hizkuntzan, komunikazioan eta besteekiko hartu-emonetan eragingo dau. Azken baten, adimen-kozientea normala dan autista-espektroaren naha...

Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna 2021; “Neu naz eta egingo dot”

Irudia
 Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna 2021; “Neu naz eta egingo dot” Neu naz eta egingo dot lelopean, urtero bezala, zezeilaren 4an munduan Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna izango dogu. Gaixotasun hau ikerketei esker gero eta kontrolatuago badago be, oraindio, urtero, hamaika laguni eragiten deutsa. Hori dala eta, bihar ospakizun eguna izango dogu. Gaur egun mundu mailan minbizia da heriotza gehien eragiten dauan eritasunetako bat. Dana dala, gaixotasunari aurre egiteko bai antzematean, bai tratamenduan, gero eta aurrerapauso gehiago emoten dala nabarmendu behar dogu. Baina aurrerapen honeek emon arren, guztiz garrantzitsutzat jotzen dogu gizakiok, arriskuak ekidin zein murrizteko, arriskuez jabetzea eta osasuntsua dan bizimodua izatea. Horregaitik, Ikastolak egun honi dauan garrantzia emon gura deutso, gizarteari hainbeste kalte eta gainditzea hain gatx egiten jakon gaixotasuna aldarrikatuz. Gaixotasun hau, guztiok hartu, sentitu, izan edota izango dogu, arinago edo berandua...

Pentsamendu Baikorra

Irudia
  Pentsamendu baikorraren garrantzia Pentsamendu baikorrak ez dau errealitatea ikusten ez dogula esan gura, ezta gertaera gatxak ikusten ez doguzala be. Pentsamendu baikorrak, egoera gatxei baikor eta egoki aurre egiten deutsegula esan nahiko dau, hau da, onena gertatuko dala uste izango dogu,  ez txarrena. Pentsamendu baikorra, normalean, barne alkarrizketagaz hasiko da. Barne alkarrizketa hau, burmuinetik etengabe pasatzen diran pentsamenduek eta ideiek osotuko dabe. Dakigunez, pentsamendu automatiko honeek, baikorrak edo ezkorrak izan daitekez. Barne alkarrizketa honen zati bat, logikatik zein arrazoitik etorri daiteke eta beste atal bat, informazio faltagaitik, uste dogun ideia desegokiengaitik.    Hainbat ikerketak erakutsi deuskuenez, baikortasuna edo ezkortasuna bezalako nortasunaren zenbait arlok, zerikusi handia dabe osasunean zein pertsonen ongizatean. Baikortasunarekin bat datorren pentsamendu positiboa, ezinbestekoa izango da estresaren kudeaketan, osasun...

2021

Irudia
  2021erako helburua Amaitu barri dogun 2020 urtea,   berezia baino bereziagoa izan da, aldaketa ugariduna. Covid 19ak, bizitza ohiturak zein hartu-emonak izateko moduak aldarazi deuskuz. Horretaz gain, teknologiaren kudeaketa, nahiz edukiak lantzeko beste modu batzuk nahiz metodologia ezbardinak be ekarri deuskuz. Hori dala eta,   Ikastolan lantzen doguna ezezik, lantzeko modua be asko aldatu da. Beraz, betiko moduan lan eginez gero, ezin izango deutsogunez egoerari aurre egin,   geuk be aldatu eta egokitu beharra izan dogu.   Orientazio sailak be egokitu behar izan dau, jakina. 2021 urtea indarbarrituta   hasi dogu. Sarritan lan egiteko erabiliko doguzan metodoak, barriak izango dira, beste batzuetan, ostera, erabilgarri eta baliogarri badira, betiko metodoak edo moduak erabiliko doguz.   Beraz, aipatutako guztiagaitik    orientazio sailetik gogotsu ekingo deutsogu lanari, baikorrak izan behar dogulakoan gagoz eta. Gogoratu, egoera ba...

Giza eskubideen eguna

Irudia
  Giza Eskubideen Eguna Abenduaren 10a Giza Eskubideen Eguna da. Horregaitik da egun hau, munduko gizaki guztiok doguzan eskubideak aldarrikatzeko eta ospatzeko eguna. Beraz, egun honen helburu nagusia, guztiontzako eskubideak defendatzea eta bermatzea izango da. Giza Eskubideen Eguna, 1950ean NBEk sortu eban giza eskubideen mundu mailako deklarazioan. Hortaz, eskubide honeek, arraza, erlijioa, maila soziala, herritartasuna… kontuan izan barik, guztiok izan behar doguzan eskubideak dira. Dana dala, oraindik orain, munduko herrialde guztietan ez dira giza eskubideak bermatzen, besteak beste, hirugarren munduko hainbat lurraldetan giza eskubideak errespetatu be ez dira egiten. Gainera, bertako herritarrek askotan, beste toki batzuetako herritarrek baino bizi-baldintza txarragoak izaten dabez. Izan be, maiz lagun honeen bizi-baldintzak lehen munduko lurralde zein enpresen erantzukizun izaten dira. Beraz, giza eskubideak beteko balira, ez litzatekela holango egoerarik gertatuko az...

Nazioarteko ezgaitasunaren eguna

Irudia
 Nazioarteko ezgaitasunaren eguna Abenduaren 3an, Ezgaitasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Munduan ezgaitasuna daben pertsona asko dago. Aipatu beharra dago ezgaitasun mota asko dagoala, besteak beste, ezgaitasun fisikoa, psikologikoa, emozionala… Egun honen helburua gizartean aniztasuna sustatzea eta pertsona hauek beste edonork dituen aukera berdinak dituela bermatzea da. 2020ko kanpaiaren lema “guztiontzako egun bat “ da. Aniztasuna, gizartean oso garrantzitsua den zerbait da. Edonork noizbait ezgaitasuna sufritu ahal du bere bizitzako momenturen batean, eta hurbiletik ukitu ahal gaituen zerbait da ezgaitasuna, beraz, ezgaitasuna sufritzen duten pertsonen integrazioa eta aukera berdintasuna lantzea ezin bestekoa da gizartean. 2030ko kanpaina “inork atzean geratu ez dezan” helburu hau bilatzen du eta honen garrantzia ukaezina da munduan zein gizartean. Ikastolatik gure elkartasun adierazpena egin nahi dugu egun honekin, izan ere egunero lantzen dugun gaia da hau eta ikastola...

Euskararen eguna

Irudia
 Euskararen eguna Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Ikastolan egun garrantzitsua, benetan. Horregaitik, ba, geure-geurea dan hizkuntza indartzeak eta erabiltzeak dauan garrantzia azpimarratu gura dogu. Izan be, egun honen helburu nagusia euskara sustatzean eta erabileran datza, euskera jakin eta egunero erabiltzen dabenen artean alde handia dago. Euskararen Eguna Frantzisko Xabierkoaren egunean, hau da, abenduaren 3an ospatzen da 1995etik. Antza, honek hil orduko esandako azken hitzak euskeraz izan ziranez, egun horretan da Euskararen Eguna. Euskaraldia bezalako hainbat jarduerak, euskara indartu eta gizartearen partehartzea sustatzen dabe. Euskara, kulturaren atal garrantzitsua da baita izakeraren oinarri be, beraz, erabili daigun euskera! Euskara baita euskaldun egiten gaituena. Día del Euskera El día 3 de diciembre se celebra el día mundial del euskera. Este día es de gran importancia para la ikastola, El euskera es nuestro idioma y valoramos con gran importancia ...

Geldiezinak gara!!!

Irudia
https://www.youtube.com/watch?v=WA4dDs0T7sM Geldiezinak  gara Mundua aldakorra da eta gure esku dago aldatzea. Gaur, zemendiaren 25a, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izanik, oso mezua argia dogu: “ mundua aldatu nahi dugu,, emakumeen aurkako indarkeriari aurre eginez, lortu egingo dogu”.     Gizartean dagoan arazo honi gogo biziz aurre egiten badeutsogu, gailendu eta aurrera ataratzea lortuko dogu. Gizartea batzen danean eta zerbaiten alde   borrokatzen danean, garaile atarako da, GELDIEZINAK GARA!  Hori guztia azalarazteko, hurrengo bideoa ikusi eta ondoren horretaz hausnartzea proposatzen deutsuegu. Bideo honek, gure indarrari eta gaitasunari inork ezin izango deutsola aurre egin erakutsiko deusku. Guztiok batera indartsuagoak garelako eta mundua aldatzeko gai garelako, indarkeria kasuak dagozan bitartean, Ikastolatik emakumeen aurkako indarkeriari aurre egin eta honen aurka egongo garelako. Egunero da Emakumeen aurka...

Zer esan nahi dau jarduerak neska baten moduan egiteak?

Irudia
  https://www.youtube.com/watch?v=s82iF2ew-yk Zer esan nahi dau jarduerak neska baten moduan egiteak? Sarritan, rolaren arabera, kulturalki rolak berak ezarritako hainbat estereotipo dagoz. Oraingo honetan, batez be emekumezkoen rolak landuko doguz. Zer esan gura dau jarduerak neska baten moduan egiteak? Zer esan nahi dau horrek? Gogoko dogu guri horrelakoak esatea? Gizonen artean emoten dan kontua baino ez da? Pentsaera horrek aldaketarik behar dauala uste dozu? Hurrengo bideoan, galdera honeek guztiak argi eta garbi azaldu eta lantzen dira baita   ikuspuntua zein dan eta zein   izan beharko litzatekean be. Mundua aldakorra dan heinean, kultura bera be moldatu eta aldatu egingo da, beraz, guztiontzat hobea izango dan mundua izateko, gaiarekiko ikuspuntua eta jarrera hobetu egin beharko dogu.   Que significa hacer algo como una niña En muchas ocasiones dependiendo del rol, existen diferentes estereotipos culturalmente muy marcados según el rol, en este ...