Mezuak

Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna

Irudia
 Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna 2008.urtetik aurrera, Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna zezeilaren azken egunean ospatzen da. Helburua, gizartean kontzientzia sortzea sortzeaz gain, holango gaixotasunak dabezan pertsonei, momentu egokian diagnostikoa eta tratamendua jasotzen laguntzea da, azken baten, bizitza hobea bermatzea erdietsi gura dogu eta. Dakigunez, zezelia berezia da, bisurteetan egun bat gehitzen jako eta. Horregaitik hautatu zan hil hau gaixotasun arraroak ospatzeko. Gaixotasun arraroak, gitxi bada be, gizartean eragina daben gaixotasunak edota patologiak izaten dira, gainera gehienetan osagai genetikoa izaten dabe. Gaixotasun zurtzak izenaz be ezagutzen doguz. Gaur egun gaixotasun hau, gizartearen %8k nozitzen dau, hau da, zenbakitan, 350 milioi pertsonak. Begoñazpi Ikastolak, holango jarduerekin bat datorrenez, jarduerok sustatu egingo dauz. Sarritan, gaixotasun arraroak pairatzen dauzan pertsonen kopurua eskasa danez., lagun honeek ez dabe inongo laguntza...

Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna

Irudia
https://www.youtube.com/watch?v=-NpNGldTamQ   Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna Egutegietan, Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna, zezeliaren 18an agertuko jaku. Egun hau, 2007an ospatu zan lehenengoz, beraz, data esanguratsu hau labatik atera barria da. Egun honek, 1943an sindromea lehengoz deskribatu eban Hans Asperger, psikiatra austriarraren jaiotza-datarekin bat egiten dau. Beraz, zezeilaren 18an hainbat jarduera antolatzen dira mundua zabalean, gizartea autismo mota honetaz sentsibilizatzeko zein pairatzen dabenei biziimodu hobea eskaini edota egiteko,. Hori dala eta, lagun honeek eta familiek behar daben laguntza bermatzeko, kolektiboaren lana ezeze, honen beharrizanak eta gaitasuna be aldarrikatu, agertu nahiz zabalduko dira. Asperger sindromea gehien bat, gertaerak ulertzeko momentuan eta ahozko zein ahozko ez diran hainbat arlotan antzemango da.. Sindrome honek batez be, hizkuntzan, komunikazioan eta besteekiko hartu-emonetan eragingo dau. Azken baten, adime...

Emakume eta Neskatila Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Emakume eta Neskatila Zientzialarien Nazioarteko Eguna Zezeilaren 11n, NBEk 2015ean Emakume eta Neskatila Zientzialarien Nazioarteko Eguna ezarri ebanetik, urtero ospatzen da. Egun honen helburu nagusiena, zientzia munduan emakumeen parte hartze zabalagoa eta zelan ez, inklusinoa lortzea da. Holan izanik, teknologia munduan be, gizonen eta emakumeen arteko aldea murriztuko egingo dalarik. Gaur egun hainbat herrialdetan, genero kontuak dirala eta, hainbat borroka egin dira. Dakizuenez, emakumeei hainbat arlotan parte hartzea murriztu egiten jake, esate baterako, teknologian, zientzian edota matematikan. Arrazoi horreek bide, sortu zan egun hau. Azken baten, arazo honi egun eta lekua emoteko zein mundu osoko emakume eta neskei giza garapenerako ezinbestekoa dan zientzian daben rol garrantzitsua goraipatzeko eta sustatzeko sortu zan. Historian zehar hainbat zientzialari emakume garrantzitsu egon dira, esaterako Mari Curie, Ada Lovelace, Margarita de Salas, Flora de Pablos. Honeek, zientzi...

Eskoletako Bakearen eta Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Irudia
  Eskoletako Bakearen eta Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna 1964ko urtarrilaren 30ean hasi zan Eskoletako Bakearen eta Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen. Data hau, egun horretan Mahatma Gandhi hil eben eguna izateagaitik aukeratu zan. Gandhi, Indiako lider abertzalea eta espirituala, erresistentzia baketsuaren ideia izan eban pertsonarik esanguratsuena izan zan. 1998. urtean Nazio Batuen Erakundeak, 2000. hamarkada kultura baketsuaren hamarkada izendatu eban. Daborduko, 36 urtez munduko hainbat eskolatan ospatzen zan Eskoletako Bakearen eta Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Gaur egun munduan arazo ugari badago be, askoz ugariagoa da arazo honeei buruz jasotzen doguzan barriak. Egungo ume eta gazteek etengabe jasotzen dabe. beste garai batzuetakoekin alderatuz, gizartea bortitzagoa dala erakusten daben testu, grafiko eta zenbait barri. Hau gitxi ez balitz, eskoletan segurtasunik gabeko pertsonek gero eta gehiagotan jasotzen dabe bullinga eta ziberjazarpen...

Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna

Irudia
  Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna Urtarrilaren 24an ospatzen da Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna, Nazio Bataen Erakundeak (NBE) ezarritako egun honen helburua mundu osoan zehar hezkuntzaren garrantziaz kontzientzia sortzea da, azken baten gizartean garapen jasangarria lortu nahi da. Egunak beste helburu batzuk be badaukaz, besteak beste, kalitatezko hezkuntza lortzea. Izan be, Hezkuntza gizarte justu, bardina eta jasangarria lortzeko ezinbestekoa da. Hezkuntzak pertsonen ekoizpena areagotzen dauanez, garapen ekonomikoa be areagotuko dau. Hezkuntzak, pertsonak dauzan gaitasunak uztiatuz, gustuko dabenean oinarritutako jarduerak latzea lortuko dau, pertsonen zoriontasunean itzelezko eragina izango daualarik. Dakigunez, pertsona betea, pertsona alaia da. Horrengaitik, hezkuntza pobreziaren eta gosearen aurkako tresna izango da, osasuna hobetzeko balioko dau, genero bardintasuna sortuko dau eta ezbardintasuna be murriztu egingo dau. Hitz gitxitan, hezkuntzak gizarte hobea sortuko dau. Mun...

Braillearen Munduko Eguna

Irudia
  Braillearen Munduko Eguna Itsuen edota ikusmen urritasunen bat dabenen eskubideak bermatzeko komunikabidea dan braillearen kontzientzia handiagoa hartzeko, urtarrilaren 4an, Braillearen Munduko Eguna ospatuko da. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, munduan hogeita hamasei milioi lagun itsu dagoz eta berrehun eta hamasei milioik ikusmen desgaitasun larria edota ertaina dabe. Dakigunez, lagun honeek, pobrezian bizitzeko aukera handiagoa izaten dabe, baita beste batzuek baino osasun okerragoa eta lan egiteko zein hezkuntza jasotzeko be oztopo gehiago izango dabe. Braillea erliebean sortutako alfabetoa da. Hau, letra, puntuazio-zeinu, zenbaki, zientzia-grafia, matematika eta musika ikur izateko sortu zan. Braille alfabetoa, erliebean egindako sei puntuko gelaxkatan, konbentzionalki, goitik behera eta ezkerretik eskumara zenbakituko diran hiru errenkadatan eta bi zutabetan antolatuko da. Puntuak izateak edo ez izateak, sinboloak kodifikatzea ahalbidetuko dau. Sei puntu honeekaz 64 ...

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna

Irudia
Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna 1948. urtean giza eskubide unibertsalen deklarazioa onartu zan egunarekin bat eginez, abenduaren 10ean, urtero, ospatzen da Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna. Urte bi geroago, 1950. urtean Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak egun hori ospatzeko eguna ezarri eban. Giza eskubideak, danok doguzan eta garrantsitsuak diran eskubideak dira, arraza, sexu, herria, hizkuntza, erlijio, jatorri etniko edota beste edozein baldintza kontuan izan barik euki behar doguzanak. Gaur egun Nazio Batuen Erakundeak sortutako hainbat eskubideren zerrendak, hainbat eskubide defendatuko dauz, bizitzarako, askatasunerako, hezkuntzarako eta lanerako eskubideaz gain, inongo diskriminaziorik jasan gabe, errespetatuak izan behar daben eskubideak be bai. “Munduko gizaki guztiok jaiotzen gara aske eta eskubideetan eta duintasunean bardinak” Hauxe da giza eskubideen deklarazioaren lehen artikulua. Esandakoan oinarrituz, arraza, erlijio, hizkuntza, ideia politiko, jatorri, giza-j...

Desgaitasuna dabenen Nazioarteko Eguna

Irudia
  Desgaitasuna dabenen Nazioarteko Eguna Desgaitasunen bat daben pertsonen eguna dan abenduaren 3an, gizarteko eremu guztietan pertsona honeen eskubideak eta ongi izana bermatzeaz gain, bizitzako arlo guztiek egoera horretaz kontzientzia hartzea be izango dau helburu. Desgaitasuna edonork jasan ahal izango dauan egoera izango da hau da, edozein gizakik edonoiz pairatu ahalko dau; desgaitasuna behin-behinekoa zein behin betikoa izan daitekenez, prest egon beharko dogu. Desgaitasuna, denborak aurrera egin ahala, korapilatsua dan kontzeptua da. Egun, gizartean sortutako desgaitasunaren aldeko hainbat ekintzari esker, pertsona honeek dabezan oztopo edota arazoetan oinarrizten diran iritziak gainditu egin dira. Iritzi honeek biomedikuntza-errehabilitazio eredutik etorritakoak ziran. Gaur egun desgaitasunaren kontzeptua, giza-ereduan landu eta oinarritzen da. Honek, fisikoki zein jarrera-hesietan jarriko dau gakoa; azken baten, pertsona honeek beharrezkoa ez dan parte hartze osoa eta era...

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna

Irudia
https://www.youtube.com/watch?v=He60I5P30eU https://www.youtube.com/watch?v=Kdn3_jaP0Ro   Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna 2000. urtean, NBEko Batzar Nagusiak zemendiaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ezarri eban. Hainbat gobernu, nazioarteko erakunde eta GKE, gizarteak emakumeenganako indarkeriaren kontra jarduerak prestatu, sustatu eta eskua hartzeko kontzientzia hartzen gonbidatu ebazan. 1981. urtetik emakumeen eskubideen aldeko militante eta aktibistek, zemendiaren 25a genero indarkeriaren kontrako oroitzapen eta protesta egun egokia zala ikusi eben. Izan be, data hau “Mirabal ahizten memoria” sustatzeko aukeratu zan. Dominikar Errepublikako hiru ahizta aktibista honeek, 1960an erail ebezan Rafael Trujillok gobernantearen aginduz. Munduan, gaur egun oso garrantzitsua dan egun honek, emakumeenganako eta umeenganako indarkeria gaia biziki zabaldu dau. Azken baten, egoera hau erasotzaileek daben zigorgabetasunagaitik dala ...

Memoria Transexualaren Nazioarteko Eguna

Irudia
 Memoria Transexualaren Nazioarteko Eguna Zemendiaren 20an ospatzen da Memoria transexualaren Nazioarteko Eguna. Egun honen helburu nagusia, transfobia edota talde konbentzionala ez dan talde bateko partaide zein transexuala izateagaitik hil dabezan pertsona guztien oroitzapena sustatzea izango da. Pertsona transexuala sexu aldaketa egitea erabakitzen dauana izango da, bai ebakuntza eginez, bai organo genitalen aldaketa egin barik, sentitzen dan edota izan nahi dauan pertsona izateko, hormona bidezko terapia hartuko dauana. Ohikoa izaten da pertsona transexualak kanpo itxuragaz gustura ez sentitzea, ezta euren genitalakaz be. Ondorioz, sarritan egiten dira ebakuntza edota hain gogorrak ez diran beste tratamendu batzuk. Transfobia, transgenero moduan ezagutzen doguzan eta oso konbentzionalak ez diran lehenespen sexuala dabenekiko jarrera eta portaera ezkorra adieraziz, pertsona batzuek daben sentimendua da. Begoñazpi Ikastolak be, nahiz eta mundu mailan egun ofiziala ez izan, ageria...

Umearen Nazioarteko Eguna

Irudia
https://www.youtube.com/watch?v=qeMlibDuvEg  Umearen Nazioarteko Eguna Hainbat arrazoi dala eta, zemendiaren 20a umeentzat egun garrantzitsua da. Egun honetan, 1954. urtetik hona Umearen Eguna ospatzeaz gain, 1959an ezarritako umeen eskubide unibertsalaren deklarazioa be ospatzen da. Gainera, egun honetan 1989an Nazioarteko Tratatu unibertsalena eta garrantzitsuena dan Umeen Eskubideen Konbentzioa onartu zan. Egun ospatzen dan Umearen Nazioarteko Eguna, gizartea eta eskola, garai hau zein garrantzitsua dan zein berreskuratzen ez dan eta umeen garapenean ezinbestekoa dan sasoiaz kontzientzia hartzeko aldarrikapena da. Azken baten, edozein herritan jaiota be, garai honetan umeak babestuta, seguru, osasuntsu eta hezkuntza jasotzen egotea lortu behar da. Umeen Eskubideen Konbentzioak, zenbait eskubide ezarri ebazan, besteak beste, bizitzeko, osasuna izateko, hezkuntza izateko, jolasteko, familian bizitzeko, indarkeriatik babestuta egoteko, diskriminaziorik ez izateko eta euren iritzia ...

Eskola Jazarpen eta Indarkeriaren Nazioarteko Eguna

Irudia
  https://www.youtube.com/watch?v=Bcxeuco4u4E  https://www.youtube.com/watch?v=i5RYdTKdwmk  Laburmetraia : No juegues conmigo , https://www.youtube.com/watch?v=tIn4m5Tb8KA  Eskola Jazarpen eta Indarkeriaren Nazioarteko Eguna Zemendiaren lehenengo eguenean, urtero, Eskola Jazarpen eta Indarkeriaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, ciber jazarpena barne dagoalarik. Egun honen helburua, mundu osoan eragin handia dauan eta arazo psikologiko asko sortzen dauan gaitz honi helduz, umeen aurkako indarkeriari aurre egitea da. Jazarpena edo bullinga ikasle bati edo gehiagori egiten jakon erasoa da, batzuetan ahoz eginiko erasoa izaten bada be, beste batzuetan, erasoa fisikoa izaten da, normalean, arrazoi barik emoten da edota kanpotik begiratuta, behintzat, horixe emoten dau. Hitzez desbardinak izan arren, eskola jazarpena eta ciberbullinga estu-estu lotuta egoten dira. Azken baten, eskola -jazarpena eskolan egiten da eta ciberbullinga sareetan eta teknologia bidez (eskuko telef...

Terapia Okupazionalaren Nazioarteko Eguna

Irudia
  Terapia Okupazionalaren Nazioarteko Eguna Terapia okupazionala jolasak, musika, dantza, ohiturak eta arauak dira. Honeek, entretenitzeaz gain, burmuineko gaitzen bat edota eguneroko jardueraren bat egiteko zailtasunen bat dabenei bizitza hobetzeko teknikak, metodoak eta jarduerak be eskainiko deutsiez. Teknikoki, osasun eta gizarte arloko zientzia honek, jarduera terapeutikoen bidez, pertsonen independentzia eta bizitza kalitatea hobetzea izango dau xede. 2010ean Nazioarteko Terapia Okupazionalaren Federazioak, urriaren 27a ezarri eban bai lanbide honen zeregina ikusarazteko eta sustapenerako, bai egindako eta sortutako tokian tokiko, nazio eta nazioarteko jarduerak sustatzeko eta zabaltzeko eguna. Horregaitik, ba, Begoñazpi Ikastolak alkartasuna adierazi gura deutso egunari berari, gizarteari eta lagun askoren bizitzari hainbeste laguntzen deutson terapiari. Terapia okupazionalak, behar daben pertsonengan, onura garrantzitsuak izaten dauz, bizimodu autonomoagoa lortzen lagunduz ...

Urriaren14a, Ikusmenaren Munduko Eguna

Irudia
 Urriaren14a, Ikusmenaren Munduko Eguna 2000. urtetik hona, urtero ospatu da Ikusmenaren Eguna urriaren bigarren eguenean. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ezarri eban egun honen helburua, ikusmenaren arazo, terapia eta itsu geratzeko arriskua daben gaisotasunen barri emon eta honeetaz kontzientzia hartzea izango da. Osasunaren Mundu Erakundearen datuak kontuan hartzen badoguz, munduan ikusmen ezgaitasunen bat daben 180 milioi lagun dagoz eta horreetatik 40 eta 45 milioi guztiz itsuak dira. Aurtengo gaiak, “Love your eyes”, begiekiko maitasuna, honeen osasuna eta honeek osasun zein emozioen barri emoteak dauan garrantzia izango dau xede nagusi. Ikusmena izateko eskubidea danok izan beharko geunkela aldarrikatu gura dabe zenbait erakundek, gizartean autonomo izateko oso garrantzitsua dan zentzumena da eta. Begoñazpi Ikastolak Ikusmenaren Munduko Egunari dauan garrantzia emon gura deutso, babesa eta alkartasuna adieraziz. Era berean, Ikusmenaren Eguna sustatu eta ikusmenaren osasuna...

osasun mentalaren nazioarteko eguna

Irudia
 Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna Osasun Mentalaren Nazioarteko federazioak urriaren 10a ezarri eban Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna. Horregaitik, ba, egun hau domekan ospatuko dogu mundu guztian. Egun honen helburua munduan trastorno mental larriak jasaten dabezan pertsonentzat estrategiak sortzea izango da, laguntza emonez eta ahal dan neurrian, sendatzea lortuz, gaixotasunagaz hobeto bizitzea lortu beharko dogu eta. 2021eko leloa “izan daigun guztiok osasun mentalarenganako arreta”. Aurten, mundu mailan osasun mentalean, diru-ezarketak dauan garrantziaz kontzientziatzea izango dogu xede. Beti be, osasun publikoak osasun mentalari kasu gitxien egiten deutson arloa dala jakinik. Mundu mailako arazo larria izan eta jende askori eragiten deutson arren, ez dago osasun mentalerako kalitatezko zerbitzu publikorik Begoñazpi Ikastolak be bat egingo dau ospakizunarekin. Sarritan, ezinbestekoa dan osasun mentalari ez jako behar dauan garrantzia emoten. Izan be, edonork edonoiz jasan...

dislexiaren mundu eguna

Irudia
 Dislexiaren Mundu Eguna Dakizuenez, Dislexiaren Nazioarteko Eguna, urriaren 8an ospatzen da. Eskola garaian dagozan umeek pairatzen daben trastornorik ohikoena dislexia izaten da. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME), munduko biztanleen % 10i eragiten deutso, beraz, gizartea honetaz jabetzea eta kontzientziatzea izango dogu xede. Dislexia, ikasketaren trastorno zehatza da, jatorria neurobiologikoa danez, sarritan izaten da herentziazko gaisotasuna. Trastorno honek oinarrizko eta beharrezkoak diran hainbat arlotan dau eragina, esaterako, irakurmenean eta idazmenean. Gainera, aurrekoaren ondorioz, eskola adinean dagozan ikasleengan eragin handia izango dau, nagusien kasuan, ordea, lan jardueran izan daike eragina. Hiru dislexia mota ematen dagoz: · Dislexia fonologikoa: ezezagunak diran berbak irakurtzeko orduan , berbak moldatzean datza. · Azaleko dislexia: gehienetan umeek jasaten dabe, ezezagunak diran berbak eraldatzean eta irakurtzeko zailtasunak izatean datza. · Dislexi...

indarkeriarik gabeko nazioarteko eguna

Irudia
  Indarkeriarik Gabeko Nazioarteko Eguna Nazio Batuen Erakundeak (NBE), urriaren 2a Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izendatu eban. Egun hau Mahatma Gandhiren omenean ezarri zan, bera izan baitzan indarkeriarik gabeko mugimendu baten oinarrituta, Indiaren indepentzia lortu ebana. Gandhik hauxe esaten eban: “ Indarkeriarik gabeko mugimendua da munduan dagoan indarrik handiena, hau gizakiaren irudimenak sortu daikean armarik boteretsuena baino indartsuagoa da”. Egun honen helburua munduan tolerantzia, ulermena eta bakea aldarrikatzea da. Izan be, munduan 1,6 milioi pertsona hiltzen da urtero hainbat indarkeria eraso jasanik, besteak beste, arrazakeria, generoa, erligioa edota homofobia kasuak baita indarkeria kriminala pairaturik be. Dana dala, indarkeria kasu honeek ez dira hildakoak bakarrik izango, bortxaketak, jazarpenak, hitzezko erasoak… be indarkeria izango baitira. Indarkeriak, azken aldian, itzelezko gorakada izan dau gizartean. Egun, munduan heziketa handiagoa bada b...

Irailaren 26a, Gorren Nazioarteko Eguna

Irudia
  Irailaren 26a, Gorren Na zioarteko Eguna Pertsona Gorren Nazioarteko Federazioak, iraileko azken domeka Gorren Nazioarteko Eguna izendatu eban. Egun honen helburu nagusia,   gizartean sentsibilizazioa sortzea eta pertsona gorren beharrizanak salatzea da, azken baten, pertsona gorren inklusioa lortu nahi baita. Espainian, aldiz, egun hau, iraileko azken bariku edota zapatuan ospatzen da maiz. Egun honen xede nagusienetako bat, entzumen arazoak dabezan pertsonei   arazoa ahalik eta arinen antzematea da, batez be hipoakusia (entzumen galera) dabenen kasuan. Horretarako hainbat programa sortu eta martxan jartzea proposatzen dabe, haurren diagnostikoak arinago egin daitezan   eta medikuek sendabidea zein neurriak hartzeko gaitasuna izan dagien. Munduan 466 milioi pertsonak dau entzumen-urritasunen bat, honeetako askok ez dau sendatzerik baina ikerketek dinoenez, diagnostiko arin bat eginez gero, kasuen % 60 osatuko litzateke. Begoñazpi ikastolak, egun honegaz ba...

Bakearen Nazioarteko Eguna

Irudia
 https://www.youtube.com/watch?v=T-1_K749Nic Irailaren 21a, Bakearen Nazioarteko Eguna 1981. urtean erabaki eban Nazioarteko Batasun Elkarteak (NBE) egun hau izango zala Bakearen Nazioarteko Eguna. Egun honetan, nazio eta herri bakoitzeko bakearen idealak ospatuko dira batez be, gizarte garapenean eta garapen ekonomikoan bultzakada sartu nahian. Honeexek dira hainbat arlotan landu beharreko eremuak: pobrezia, heziketa, osasuna, elikadura, klima-aldaketa... 2001. urtean Batzar Nagusiak, indarkeria gabeko eguna eta erasoak gelditzeko eguna ezarri eban. Egun hau giza eskubideen adierazpenean oinarrituta dago, hain zuzen be, hirugarren artikuluan hauxe diño: “guztiok dogu bizitzeko, askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea,” bide batez,munduan askatasun, justizia eta bakerako oinarriak ezarriz. Begoñazpi Ikastolak egun honekin bat egiten dau, izan be, garai honetan bakean bizitzeko eskubidea ezinbestekoa danez, mundu osoan aldarrikatu nahi dogu. Munduko hainbat lekutan bakeak egia ...

Erasoen Biktima diran Ume Errugabeen Nazioarteko Eguna

Irudia
  Erasoen Biktima diran Ume Errugabeen Nazioarteko Eguna Bagilaren 4an, Erasoen Biktima diran Ume Errrugabeen Nazioarteko Eguna ospatuko dogu. Nazio Batuen Batzar Nagusiak (NBE) ezarritako data honek, guda egoeran zein eten bako gatazkan bizi diran umeak babestea dau helburu. Egoera honeen aurrean umeak izaten diranez kaltebereenak, eraso fisiko, psikologiko eta emozionalak jasotzen dabez. Horregaitik, egun honen azken xedea, umeentzako babestutako leku bat sortzea izango da, umeak, guda eta gatazkek eragin daikien sufrimendu eta kalte barik hazi eta heldu daitezan. 1982ko abuztuan, Palestinak bizi eban egoera zala eta, larrialdi-saioetan Nazio Batuen Batzar Nagusiak, Israelek Palestinako eta Libanoko umeei egindako erasoak salatzeko eta kaltea zein mina arintzeko zeozer egin behar ebalakoan egoanez, egun hau sortzea eta ospatzea erabaki eban. UNICEFen datuen arabera, 230 milioi ume baino gehiago bizi dira guda eta gatazka armatuak dagozan lurraldeetan. Honek, munduko hamar umetati...